Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

  • PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eztabaida sinbolikoarekin abiatu du urtea Nafarroako Parlamentuak. Alderdi Popularraren kezka nagusia omen Espainiako erregeek gure lurraldean duten presentzia txikia. Horregatik, mozioa aurkeztu zuen atzo PPk Borboiak berriz ere Vianako Printzearen sarietan presente egon daitezen eta sariaren beraren izena aldatzeko, Vianako  Pritzesaren izena har zezaten. Ekimenak ordea ez zuen babesik jaso, esperotako UPN eta eskuin muturraren eserlekuetatik harago. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin zuten egungo ereduaren defentsan eta Espainiako monarkia ekitalditik at uztearen erabakian. Ibai Crespo sozialistak azaldu zuen sariak ez duela deus ikustekorik egungo monarkiarekin eta izena “Kultur mezenasgoan figura garrantzitsua izan zen Vianako Carlos printzetik” hartu duela. EH Bilduko Mikel Zabaletak indar subiranistaren izaera errepublikazalea azpimarratuta, Borboiak Nafarroan ez direla ongi etorriak gogoratu zuen. Geroa Baiko Itxaso Sotok gogoratu zuen bere koalizioa izan zela Espainiako monarkia nafar guztien ekitaldi honetatik atera zuena eta harro zegoela erabakiarekin. Zurekin Nafarroak azkenik, sariak, errege-printzeen presentziarik gabe, mailarik eta oihartzunik galdu ez duela adierazi zuen.

Vianako Printzearen sarien ekitaldiaren oihartzun eza izan zen PPk erabili zuen argudioa, Espainiako erregeen aldeko mozioa ate azpitik sartzeko. Eskuin muturrak erabat babestu zuen ekimena. UPNk berriz, Borboien presentziaren alde bai, baina sariari izena aldatzearen kontra bozkatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!