Asiron Iruñeko alkate bihurtzeko zentsura mozioa aurkeztuko dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak

  • Abenduaren 28an egingo den Iruñeko udal bilkurarako zentsura mozioa erregistratu dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik zein Zurekin Nafarroa talde politikoek. Hala, Cristina Ibarrola UPNko egungo alkatea kargutik kendu eta EH Bilduko Joseba Asironek hartuko luke aginte makila.


2023ko abenduaren 13an - 09:31
Azken eguneraketa: 2023-12-14 11:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EH Bilduk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta PSNk Cristina Ibarrola Iruñeko alkatetzatik kanporatzeko zentsura mozioa erregistratu dute asteazken honetan.

Ekainean ez ziren ados jarri, eta PSNren abstentzioarekin Ibarrola jarri zuten alkate; alderdi sozialistaren jarrera aldaketa gakoa izan da UPNri alkatetza hori kentzeko.

Goizeko lehen orduetan zabaldutako informazioen arabera Joseba Asiron bihurtuko da alkate abenduaren 28ko udal batzarraren ondotik, eta Iruñean zein Nafarroan ziklo politiko berri bat ireki dezake horrek.

Izan ere, orain arte PSNk ez du EH Bildurekin akordiorik egin nahi izan eta beste hainbat alkatetza UPNren esku geratu dira horren ondorioz, Lizarrakoa edo Barañaingoa kasu. Iruñean UPNk 9 zinegotzi ditu, EH Bilduk 8, PSNk 5, Geroa Baik 2, PPk 2 eta Zurekin Nafarroak bat.

Abenduaren 28an Asiron alkate bihurtuko bada ere, zenbait iturrien arabera sozialistak ez dira gobernu taldean  sartuko.

Euskadi Irratiarekin egindako elkarrizketan Geroa Baiko Koldo Martinezek esan du osaera "argitu gabe" dagoela eta beraien apustua ahalik eta "transbertsalena" izatea dela.

Martinezen aburuz, PSNren jarrera aldaketa Espainiako Kongresuan eztabaidatzen ari diren Amnistiaren Legearekin etorri da: "Alderdi sozialista beldur zen, baina momentu honetan Amnistiaren Legea pil-pilean dagoela kontuan hartuta, zarata gehiago aterako du horrek".

Ibarrolak goizeko 9:00etan ekitaldi bat zuen asteazkenean, baina zentsura mozioaren albistea jakin bezain pronto bertan behera utzi du. Joseba Asironek, bere aldetik, prentsaurrekoa emango du 11:30ean, bere asmoak zein diren azaltzeko.

 


EH Bildu kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.