Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Arautegiaren arabera, azaroaren bata baino lehen aurkeztu behar dira aurrekontuak foru parlamentuan. Eta aurkezpen hori gaur eginen dute, atzo lotutako akordioari esker. iritsiko dira.
Bosgarren urtez jarraian lotu dute aurrekontu akordioa Foru Exekutiboak eta EH Bilduk. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urtero onartzen den legerik garrantzitsuenean.
Negoziazio goiz luze baten buruan, atzo eguerdian sinatu zuten akordioa. “Ez gaude duela hamar urte geunden egoeran. Nafarroan alor sozialean, ekonomikoan eta demokrazian aurrera egiteko norabidea finkatu dugu, eta EH Bilduren epe luzerako begirada eta papera erabakigarria izaten ari dira horretan”, azaldu zuen indar subiranistako eledun Laura Aznalek.
Gobernuaren aldeko indarrek 15 milioi izanen dituzte zuzenketak egiteko. Horietatik 4,4 EH Bildurentzat izanen dira. Nolanahi ere, Aznalen arabera, garrantzitsuena akordio orokorra da, lorturiko konpromiso politikoak.
“Gaur sinatu dugun akordioak Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk konpartitzen ditugun lehentasunak biltzen ditu, besterik ez”, azaldu zuen Jose Luis Arasti Ogasun kontseilariak. Halaber, gogora ekarri zuen joan den urtean UPNri deitu ziola aurrekontuak negoziatzeko eta alderdi erregionalistak ez ziola erantzun. Haren aburuz, aurten Javier Esparzaren alderdiari zegokion dei hori egitea, eta ez du egin.
Akordioak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du; euskara, osasuna eta etxebizitza ditu konpromiso estrategiko nagusi; eta gobernuaren erreforma fiskala aurrera aterako du.
Geroa Bai eta Zurekin ere kontent azaldu dira akordioarekin, 2015ean zabalduriko aurrekontu bidean aurrera egiten duelakoan. Iruñeko Udaletxean ere negoziatzen ari dira aurrekontuak PSNren eta udal gobernuaren artean.
Aurrekontuak gaur goizeko gobernu bileran onartuko dituzte, eta eguerdian parlamentura eramanen dituzte. Zuzenketa orokorrak azaroaren 11ra arte aurkeztu ahal izanen dituzte, eta baleude, UPNk, PPk eta Voxek aurkeztuko balituzte, azaroaren 20ko osoko bilkuran bozkatuko lirateke.
Zuzenketa partzialak azaroaren 21era arte aurkez daitezke, eta zuzenketok abenduaren 9tik 13ra bozkatuko dituzte, departamentuz departamentu. Abenduaren 19an, osoko bilkura eginen dute, 2025eko aurrekontuak onartzeko.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.
Ikastetxean nolako jolastokia nahi duten gogoetatu eta proposatu dezakete Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoek. Horietako bi proiektu hautatu eta martxan jarriko ditu udalak datorren ikasturtean bertan, profesionalek lagunduta. Hainbat eskolak “ez du ez... [+]
Belateko tunelen adjudikazioan ez zela irregulartasunik egon esan du Nafarroako lehendakari Maria Chivitek. Espainiako Senatuan egin du agerraldia, Koldo auzia ikertzeko batzordean.
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.
Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.