Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

  • UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.

Iruñeko Udaleko egungo bozeramaileen batzordea. (Arg.: Iruñeko Udala)

2023ko abenduaren 15an - 11:36

Hilaren 28an gauzatuko den zentsura mozioa bere bidea egiten ari da eta ostiral honetan EH Bildu oposizioko indar politikoekin bildu da, gobernu talde berria osatze aldera. EH Bilduk (8 zinegotzi), Geroa Baik (2) eta Contigo-Zurekinek (1) osatuko dute udal gobernua. PSNk kanpotik sostengatuko du Joseba Asironen alkatetza, zentsura mozioa iragartzean ezagutzera eman duen moduan.

Joseba Asironek trantsizio ahalik eta normalena egitera deitu du Cristina Ibarrola alkatea, baina ez dirudi UPNk hori guztiz erraztuko dionik. Horren erakusle da dagoeneko bere udal jardueraren hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituela. Astegun arratsaldean ohiko osoko bilkura bertan behera utzi zuen Ibarrolak, eta abenduaren 28rako ezohiko bilkura deitu du, zentsura mozioa gauzatu aurretik. Besteak beste, PSNko Tomás Rodríguez hartu behar zuen Elma Saizek utzitako zinegotzi kargua.

Halaber, datorren astelehenean ospatzekoa zen Sanferminetako mahaia eta Zabalguneko auzo foroa bertan behera utzi ditu. Eta bertan behera utzi du ere Zangoza kaleko aparkalekuari buruz aste honetan bideratzen ari zen inkesta. Oposizioak salatu zuen inkesta hori aparkalekuaren lanak berriz abiarazteko baliatu nahi zuela UPNk. Aparkaleku proiektua bertan behera geratuko da eta udal taldeak beste era batera landuko du gune hartako aparkaleku faltaren gaia.

Feijóo ere Iruñean izango da igandean

UPNk haserrea kalera eramango du igandean Iruñean, Udaletxe plazan 12:00etan deitu duen protesta bilkuran. Eta PPko Alberto Alberto Nuñez Feijóok berehala iragarri du hantxe izango dela, PSNri eskatzeko ez dezala gauzatu EH Bildurekin egindako “itun miserablea”. Espainiako Estatu osoan azken asteetan gertatu den moduan, UPNk PPren mobilizazioen jarraipena egin du Iruñean eta Nafarroan, baina bere siglak zuzenean agertu gabe.

Oro har, PPk eta Voxek berotu dituzte kaleak Amnistia Legea dela eta, baina Nafarroan erregionalistak ere hor ibili dira. Orain UPNk astinduko ditu bazterrak, baina PPk ere ez du aukera galdu nahi eta argi utzi nahi du Nafarroa estatu arazo dela. UPNko egungo zuzendaritzak zentro politikoan ere aritu nahi duela adierazi izan du azken hilabeteetan, orain sinesgaitza badirudi ere PSN eta Geroa Bairi keinu eginez, baina hartu duen norabidea guztiz kontrakoa da.

Horren adibide asko dira egunotan Iruñean eta Nafarroan, baina akaso esanguratsuena Javier Esparzak ostegun honetan Nafarroako Legebiltzarrean esandakoa da; besteak beste, PSNko buru María Chivite eta alderdiko zuzendaritzakoak “zaborra” zirela adierazi zuen. Eta berretsi zuen “EH Bildukoak terroristak” direla. PSNren aurka inoizko hitzaldi gogorrena egin ondoren, UPNko talde parlamentarioak osoko bilkuratik alde egin zuen. Cristina Ibarrola ez da atzean gelditu eta, besteren artean, PSNkoei “miserableak” izatea leporatu die.

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak eta PSOEko buruak ostegun honetan Bruselatik adierazi zion bere sostengua PSNk emandako urratsari, eta zehaztu zuen Iruñeko Udala geldi zegoela eta hori saihesteko eman dutela urratsa sozialistek.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude