“Rap-ean letrekin egiten nuen moduan, futbolean ere sakontzea gustuko dut”

  • Hamar urtetan zehar Norte Apache rap taldearekin hainbat eszenatokitan abestu zuen Rayco Sánchezek. Musika alde batera utzi eta sorkuntzaren munduan jarraitu zuen futbolaren eskutik. Opio Errebeldea izenpean futbolaren ikuspegi sozial eta eraldatzailean sakondu du. 2020an bere bigarren liburua argitaratu zuen: Jo Ta ke, fútbol vasco en primera persona. Proiektu horri buruz eta futbolaren gaur egungo egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko urtarrilaren 27an - 08:13
Azken eguneraketa: 09:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zergatik erabaki zenuen rap-a alde batera uztea?

16-17 urterekin hasi nintzen eta hamar urte eman nituen Norte Apacherekin kontzertuak ematen Euskal Herrian zehar. Parisen, Bartzelonan edo Madrilen ere izugarrizko esperientziak izan ditugu. Jaialdi handietan egon gara eta ezereza ere bizi izan dugu. Baina nire ustez, sorkuntza pasioarekin joan behar da. Pasioa galtzen baduzu, beste zerbait bilatzeko momentua da. Futbola gustuko dudanez, kirol honetan aurkitzen ez nuen zerbait bilatu nuen; futbolaren ikuspegi sozial eta berezi bat, hain zuzen ere. Gero eta azkarrago aldatzen ari da. Orain dena dira zenbakiak, oso hotza da. Rap-ean letrekin egiten nuen moduan, futbolean ere sakontzea gustuko dut.

Umeekin ere lan egin duzu. Zer ematen die futbolak?

Umeek futbolarekin pila bat gauza lortzen eta ikasten dituzte. Lagunak egiten dituzte, taldean lan egiten ikasi, eta arauak ere ezagutzen dituzte. Frustrazioa zer den ikasten dute eta, batez ere, zein diren bakoitzaren mugak. Gizarteratze prozesu bat da. Pandemia garai honek umeei hori kentzen die. Eskolarteko kirolean jartzen ari diren trabek, hezkuntzako pausu hori kentzen diete gazteei.

Zure proiektuak Opio Errebeldea izenaren azpian idatzi dituzu. Futbolari eman nahi diozun ikuspegiaren isla da?

Badakit futbola herriaren opioa izan daiteekela. Baina beste alde bat ere izan dezake; konstruktibista ere izan daiteke, gizartea batzen duena, erlazioak batzen dituena eta hezten duena. Egia da, daukan alde errebeldeari oztopoak jartzen dizkiotela, baina futbolak beti aurkitzen du bideren bat errebelde izaten jarraitzeko.

Errebeldetasun hori lortzeko harmailetan belaunaldien arteko aldaketa falta da?

Bai. San Mamesen hori aldatzen saiatzen ari gara. Adibidez, Errealak eta Alavesek lortu dute eta onuragarria da taldearentzat. Zale talde hetereogeneoa behar dugu, bai adin aldetik, bai genero aldetik. Belaunaldien arteko aldaketa behar da, baina horretarako aukerak behar ditugu. Sarreren aldetik prezio txukunak behar dira.

Zer da futbola zuretzako?

Partekatzea da politena. Lagunekin San Mamesera joatea partida hasi baino lehen oso polita da. Futbola partekatzeko da. Ideia ezberdinak izan ahal ditugu, baina San Mamesek eta futbolak batzen gaituzte. Lagunekin edo familiarekin joateko eta elkartzeko aitzakia da. Hala ere, zoritxarrez, galtzen ari da tradizio hori.

Zalerik gabe tradizio hori desagertzen da, baina badirudi garrantzia galtzen ari direla.

Tamalez bai. Beti pentsatu dugu zaleok ikuskizun honen erdigunea garela. Beti bilatu dugu taldearen protagonista izatea, erdigunea izatea eta laguntzea. Baina, neurri baten, ikusten ari gara kapitalismo basati horretan ez garela beharrezkoak. Saudi Arabian ikusi da argi eta garbi ez garela beharrezkoak. Diruarekin nahikoa dute.

Sarreren prezioak ere zaletasun hori ezabatzen ari dira apurka-apurka?

Bai. Txikitatik gustuko izan nuen Premier Liga. Baina nagusitan ikusi nuen sarreren prezioa altuegia zela. Espainian ere berdin gertatzen da. Lehenengo mailako ligen artean Alemaniakoa da sarrera merkeak lortzeko aukera ematen duen bakarra. Bestela garestiegia da.

Futbola ezberdina da beste herrialde batzuetan?

Futbola gizarte horren ispilua da. Herrialde baten barruan bertan ere, lekuaren arabera oso ezberdina da. Londresen bertan, auzotik auzora aldatzen da futbola ikusteko modua. Alemania da niretzat etorkizuna. Futbol demokratikoena eta herrikoiena daukana da. Oso merkea da, eta adin tarte guztientzako dago pentsatuta. Horregatik daude zelaiak beti jendez gainezka.

Zer bilatu duzue liburuaren diseinuarekin?

Fisikoki zerbait ezberdina egiten saiatu gara. Lubaki Grafik Faktoryrekin egin dugu lan, diseinua lantzen duen enpresa bat. Saiatu gara zerbait berezia egiten. Zuria urdina eta gorria hartu ditugu kolore bezala. Euskal futbolak dituen koloreak, hain zuzen ere. Jo Ta Ke izan da euskal zale guztiak batzen gaituen leloa, baita politikan, kirolean eta bizitzan barneratuta dagoen leloa delako. Diseinu aldetik, bota bat jarri dugu, Jo Ta Ke leloaz gain, futbolak komunean duen zerbait delako, bai epaileek eta bai jokalariek eramaten dutena.

Jokalariak hurbiletik ezagutu gabe posible litzateke zure liburua idaztea?

Gaur egungo prentsa oso superfiziala da. Interes politiko eta ekonomikoei erantzuten die. Epaiketak kanpotik egiten dira, futbolariei galdetu gabe, hauek pentsatzen dutena jakin gabe. Askotan, medioak titularra bilatzera joaten dira. Nire kasuan, bai egin dizkiedala elkarrizketatuei galdera konplexuak, baina hauek ez erantzuteko aukera eman diet beti, eta haiek ezagutzeko esfortzua egin dut.

Medioez gain, sare sozialek eragina dute jokalariengan?

Oso handia. Izan ere, batzuek medioek baino jarraitzaile gehiago dituzte eta hauek baino eragin handiagoa izan dezakete. Hala ere, jokalariak aldentzen ari dira sare sozialetatik, eta nire ustez gero eta gehiago aldenduko dira.  

Zer izan da liburuko protagonistekin elkarrizketatzea?

Plazera. Nahi izan ditudan jokalariak elkarrizketatu ditut. Berezia izan da hurbiletik ezagutzea. Haien beldurrak ezagutzea, izan dituzten momentu onak eta txarrak entzutea edo azken partidei buruz galdetzea. Nire erara egin dudan proiektua da. Prozesua izan da gehien landu dudan atala, liburuaren edukia hain zuzen ere. Hala ere, jende pila falta izan zait liburuan. Adibidez, San Jose elkarrizketatu behar nuen, baina pandemia heldu zen eta erabaki nuen ez nuela elkarrizketa hori egin nahi pantaila baten atzetik. Ezezkoak eman dizkidate, erantzunik ez beste batzuetan. Denetarik. Jokalariek taldea dute atzetik, eta honek ezetza ematen badizu, ezinezkoa da elkarrizketa egitea. Erretiratutako jokalariek ez daukate arazo hori eta errazagoa da beraiekin hitz egitea. Erosoago sentituko dira.

Nesken eta gizonen kontaketan ezberdintasunik nabaritu duzu?

Ez. Beraiekin hitz egitea oso antzekoa izan da. Haien partidetan edo ibilbide profesionalean ez dut hainbeste arreta jarri. Gainera, liburuan lehena agertzen Ainhoa Tirapu izan da. Athletic-eko mitoa da. Niretzat sekulako ohorea izan da bera elkarrizketatzea, atzetik duen historiagatik eta emakumezkoen futbolagatik egiten duenagatik.

Bielsari buruzko dokumental bat egiteko ideia zeneukan. Aurrera doa proiektua?

Zerbait daukagu esku artean. Lau aldiz atzeratu dugu bidaia. Baina saiatuko gara martxoan Leedsera joaten. Beste guztia sorpresa izango da.  Hala ere, istorioa bera bakarrik joan da sortzen. Bielsa maite dugu. Bizitza ikusteko duen modua; geratzen den errebelde bakarretakoa da.

Beste proiekturen bat daukazu esku artean?

Etengabe nago gauzak pentsatzen. Batzuetan bideragarriak dira eta beste batzuetan ez; harrera ona edo txarra izan dezakete edo batzuetan ekonomikoki bideragarriak ez izatea gerta daiteke. Hirugarren liburu bat egiteko ideia daukat. Baina, esperientziagatik, prest ez egon arte, ez dut esango zeri buruz izango den. Azkenaldian, ideiak kontatzeagatik, elkarrizketak ere galdu ditut. Argi daukadana da ez dudala egingo egin nahi ez dudan zerbait. Batzuetan ez da posible, baina Jo Ta Ke liburuarekin egin dudan moduan, prozesuari emango diot garrantzi gehien.

Horretaz gain, Naiz-en idazten dut hilabetean behin. Beti saiatzen nahiz idatzi baino lehen gaiaren proposamena egiten, beste lankideen artean ez zapaltzeko. Baina garrantzitsuena da idatzi nahi duzunari buruz bilatzea. Askotan pentsatzen duzu ezetz, baina istorio bera aurkitu dezakezu interneten. Sakontzea eta gauzak ondo egitea gustuko dut. Kontaketa kontrakultural eta antikomertzialak bilatzen ditut.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Eguneraketa berriak daude