Radar Covid aplikazioa astelehenetik aurrera martxan izanen da Nafarroa Garaian

  • Funtzionatu ahal izateko herritarren %10ek instalatu behar du. %20arekin jada eraginkortasun nabarmena dauka, eta %30era iristea da erronka. Bluetooth bidez, inguru gertuan suertatzen diren aplikazioaren beste erabiltzaileak atzematen ditu. Eta datuak zazpi egunez gordetzen ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 04an - 16:56
Astelehenetik aurrera abian izango da Nafarroan aplikazio berria.

Herenegun Calviño ministroak esan zuen Nafarroan jada martxan zela. Eta egia zen. Nafarroan aplikazioa martxan izanez gero jada kontaktuak artxibatzen ditu. Baina positiboen inguruko mezuak astelehenetik aurrera zabalduko dituzte.

Lehenik eta behin, Radar Covid eraginkorra izan dadin, aplikazioaren erabilpenak masiboa izan behar duela azpimarratu du Nafarroako Gobernuko Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Funtzionatu ahal izateko herritarren %10ek instalatu behar du. %20arekin jada eraginkortasun nabarmena dauka, eta %30era iristea da erronka, horixe baita molde honetako aplikazioa hobekien darabilen lurraldeak, Hego Koreak, duen erabilpen maila.

Aplikazioa dagoeneko sakelakora jaisteko eskuragarri dago, musu truk, Android zein IOS edo AIOS sistemetan.

Bluetooth bidez, inguru gertuan suertatzen diren aplikazioaren beste erabiltzaileak atzematen ditu. Eta datuak zazpi egunez gordetzen ditu eta anonimotasuna bermaturik dago, gobernu iturrien arabera.

Radar Covidek Facebookek, Tik Tokek eta antzeko aplikazioek baino askoz baimen gutxiago eskatzen dituela nabarmendu du kontseilariak.

Aplikazioaren erabiltzaile batek positibo ematen badu, eta Osasunbideari horren berri ematen badio, kode bat emanen zaio.

Kode hori aplikazioan sartuz gero, aplikazioak berak bi metro baino gutxiagora 15 minutu baino gehiago eman dituzten gainontzeko erabiltzaileei mezua bidaltzen die, horretaz ohartarazteko.

Mezuarekin batera link, esteka bat iritsiko zaie. Eta link horren bidez osasun arduradunekin harremanetan jartzeko hiru bide eskainiko zaizkio:

telefonoa, galdetegia eta osasun karpeta pertsonala.

Egokiena, osasun karpeta pertsonala erabiltzea dela esan dute, eta hori zabaltzeko eskatu diete herritarrei.

Interneten egin daiteke, zertifikatu digitalarekin, edo NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia emanez. Osasun Etxean aurrez aurre ere tramita daiteke karpetaren irekiera. Hori eguerdiko ordu batetik aurrera egiteko gomendatu dute, jende pilaketak ekiditeko.

Karpetak Covid 19ari buruzko informazio ajasotzeko ez ezik, Osasunidearekin hitzorduak eta bestelako tramiteak kudeatzeko balio du, baita norberaren osasun historiala eskura edukitzeko ere.

Radar Covid aplikazioa gaztelaniaz bakarrik eskura daiteke oraingoz, baina arduradunek zehaztu dute datozen egunetan euskaraz eta beste beste hizkuntza batzuetan ere egondo dela.

Apliakzioa Espainiako Gobernuak garatu du, besteak beste, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Cigudosak berak esan duenez, apirilaren 15etik ari dira harremanetan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude