PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

  • UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


2017ko maiatzaren 15ean - 09:53
Maria Chivite, Guzman Garmendia, Ainhoa Unzu, Carlos Gimeno eta Santos Cerdan PSNko legebiltzarkideak (Arg.: Noticias de Navarra)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Ikurren Legea indargabetuko dutela jakinarazi zuen lauko gobernuak martxoaren 30ean. Ondorioz, “Nafarroako bandera defenda dezagun” izeneko plataforma herritarrak gobernuaren aurkako manifestazioa antolatu du. “Defendamos la bandera de Navarra, gurea defenda dezagun” lemapean aterako dira kalera ekainaren 3an. UPNk, PPNk eta Ciudadanosek deialdiarekin bat egin dute hasieratik eta asteburuan PSNk jakinarazi du parte hartuko duela.  

Gobernuaren aurkako manifestazioa denik ukatu dute sozialistek. “Bizikidetza, autogobernua eta aniztasunaren alde egiteko eta nafar guztiak ordezkatzen dituzten ikurrak babesteko” baliagarria izan daitekeela adierazi dute. Martxan parte hartzera deitu dituzte hiritarrak, “nafar moduan batzen gaituena babesteko”.

PSNren erabakiak harridura sortu du militante batzuen artean. Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi du horietako batzuk egunkariarekin kontaktuan jarri direla, jakinarazteko ez daudela ados alderdiaren erabakiarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Banderen gerra
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!