Espainiako bandera “iraintzea” adierazpen askatasunetik kanpo dagoela dio Konstituzio Epaitegiak

  • Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.


2020ko abenduaren 16an - 09:13
Espainiako bandera sutan duela zenbait urteko independentista galiziarren ekitaldi batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak abenduaren 15ean iragarri du, aldeko sei botorekin eta aurkako bostekin, Espainiako banderari egindako "irainak" ez dituela adierazpen askatasunaren eskubideak babesten.

Erabaki horrekin, epaileek atzera bota dute Zigor arloko epaitegi batek eta Coruñako Probintzia Auzitegiak jarritako epaiaren aurka ordezkari sindikal batek aurkeztutako helegitea. Delitu horrengatik 1.260 euroko isuna jarri zioten helegitea jarri duen pertsonari. 

2014ko urriaren 30ean hasi zen dena Nos egunkari galiziarrak jaso zuenez: Ferrolgo (Galizia) armategi militarraren aurrean egindako elkarretaratzean Galiziako Sindikatu Arteko Konfederazioaren ordezkariak megafonoa hartu eta honakoak oihukatu zituen "bandera putari sua eman" behar zitzaiola. Kontzentrazioan ez zen Espainiako banderarik erre, baina adierazpen horiengatik Pablo Fragoso sindikalistari aipatutako isuna jarri zioten.

Elkarretaratzeak ez zuen zerikusirik ikur nazionalekin, instalazio militarrak garbitzeko zerbitzuko langileen protesta zen, ez zituztelako soldatak kobratu. Eta egoera hori erabakigarria izan da auzitegiarentzat, bildutakoen aldarrikapenekin zerikusirik ez zutela argudiatuta berretsi baitute isuna, testuinguru horretan Espainiako banderaren kontra aritzea adierazpen askatasunetik kanpo dagoen ekintzatzat joz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!