PSN

PSNk gestora bat osatu du Lizarran

  • Joan den astelehenean Navarra Sumaren aurkako zentsura mozioaz jakin zenean, PSNk alderditik kanporatu zituen mozioa sostengatzen duten hiru zinegotzietako bi. Orain gestora osatu dute herrian.


2020ko martxoaren 12an - 13:17
Aurreko bilera bateko argazkiak, eskuinetik ezkerrerako lehen hiruak dira PSNko zinegotziak: lehena Ibai Crespo, ondoren Magdalena Hernández eta hirugarrena Jorge Crespo, azken bi hauek PSNtik kanporatu berriak. (Arg.: Diario de Noticias)

EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko bi zinegotziren akordioaren arabera, zentsura mozioa hilaren 24an egingo da. Horrek ekarriko du EH Bilduko Koldo Leoz itzultzea alkatetzara 2022ko martxoaren 1era arte, eta ondoren PSNtik kanporatutako Jorge Crespo Ganuzak eskuratuko luke aginte makila.

PSNk hasieratik salatu du zentsura mozioa eta bere bi zinegotzien jarrera, Jorge Crespo bera eta Magdalena Hernandez, eta transfugatzat jo ditu. Hauek, aldiz, ez dute onartzen halakorik, beraiek PSNko Lizarrako batzarraren %70ak emandako agindua bete dutela argudiatuz eta ez direla alderdiz aldatu. Jorge Crespo bera izan da orain arte Lizarrako PSNren idazkari nagusia.

Astelehenean iragarri bezala, asteazkenean PSNk gestora bat izendatu zuen alderdia gidatzeko, Maria Sanz de Galdeano buru duela. 30 pertsona izan ziren bileran, PSNren esanetan eta guztiak bat datoz Iruñetik hartutako erabakiekin. Urtarrilaren amaieran, herriko aurreko zuzendaritzak Ibai Crespo –zentsura mozioa onartzen ez duen hirugarren zinegotzia– alderdiko kargu guztietatik at utzi zuen. Afiliatuen batzarraren %70ak, halaber, NSren aurkako zentsura mozioa onartu zuen, orain kanporatutakoen arabera. Lehengo zuzendaritzak dioenez, 67 afiliatu dira herrian eta haiek 42ren sostengua dute eta aurkakoek 16.

Ramón Alzorriz PSNko idazkaria izan zen atzoko bileran eta bertan azaldutakoaren arabera, ez dago arazorik aurrekontuetan akordioak lortzeko EH Bildurekin, esate batera Berriozarren egin duten bezala, baina ez dutela indar politiko horrekin gobernatuko, hori oso bestelakoa dela.

Ez da PSNk herrian duen lehen kalapita. Nafarroako beste hainbat herritan bezala, lehenagotik ere asko txikitu izan baita alderdia Lizarran. Nafarroa osoan bezala, alabaina, joan den udal hauteskundeetan Lizarrako PSNk zinegotzi bat irabazi zuen. Podemosen gertuko herri hautagaitzak hiru zinegotzi zituen eta oraingoan bat ere ez.

PSNk ahalegin handia egiten du EH Bildurekin ez duela gobernatzen ikusarazteko, eta hala da, baina bestetik, EH Bilduri esker gobernatzen du Nafarroan, eta hori da Pablo Casadok Madrilen PSOEri etengabe gogorarazten diona, baita Lizarrako aferarekin ere.

Egoera okertzen ez bada, zinegotzi baten abaintailarekin aterako da aurrera zentsura mozioa datorren 24an. Navarra Sumak 8 zinegotzi ditu, EH Bilduk 6, PSNk hiru eta Geroa Baik 1.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSN
Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Orkoiengo Alejandro López alkatearentzat euskarazko ekitaldiak "pribilegioak" dira

Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


ANALISIA
Agur 'corralito', agur!

Ferrazek baimena eman duenean adostu da zentsura mozioa Iruñean, PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi eta Espainiako Gobernua lotu ondoren. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen Iruñean, “urtarrilerako, otsailerako...”, baina oro har, bai EH Bildu bai PSN isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude