Psikologoek salatu dute Auzitegi Nazionalak Istanbul Protokoloa gutxiesten duela

  • Peritu gisa 28 gazteen aurkako epaiketan aritu ziren psikologo eta psikiatrek gogor salatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak beren alegazioak kontutan hartu ez izana. Beren hitzetan, frogatuta geratu da gazteak torturatu egin zituztela, nazioarteko tresna estandar gisa erabiltzen den Istanbulgo Protokoloaren arabera egin baitzituzten ikerketak.


2015eko maiatzaren 21ean - 11:06
Gazte auziperatuek tortura salatu zute AN aurrean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Psikologo eta psikiatra hauek adierazi dute epaitu dituzten gazteek ondorengo zantzuak zituztela atxiloketa aurreko egoerarekin erkatuta: estres postraumatiko larriak, depresio sakonak, izaeran aldaketa erradikalak. Hala ere, Angela Murillo buru duen epaitegiak ebatzi zuen "tortura salaketak ez dira inondik ere ziurtatu".

Perituek salatu dutenez "kasu guztietan bazen aurkikuntza kliniko eta tortura testigantzen arteko bat-etortze bat". Sententzia beren lanarekiko eta Istanbulgo Protokoloarekiko errespetu falta gisa ulertzen dute.

28 gaztetik 19k torturak salatu zituzten, eta zigortutako 7 gazteen aurkako froga bakarrak torturapean ateratako deklarazioak direla salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eguneraketa berriak daude