PSEk gaur argituko du Jaurlaritzaren aurrekontuak babesten al dituen

  • PSEko zuzendaritzak gaur erabakiko du Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuak babesten ote dituen. Arratsaldean, EAJrekin bilduko da Gasteizen eta ondoren argituko du aurrekontuen alde bozkatuko duen Eusko Legebiltzarrean. PSEren aldeko botoekin, aurrera aterako lirateke Jaurlaritzaren aurrekontuak.


2013ko azaroaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
PSEko zuzendaritzak gaur erabakiko du Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuak babesten ote dituen.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

PSEk dagoeneko adierazi du EAEko aurrekontuak negoziatzeko borondate ona duela, proiektuan islatuta ikusi dituelako aurten PSEk berak egin dituen proposamen politikoetako asko. Sozialisten hitzetan, "aurrekontuek aurreko proposamenak baino baliabide ekonomikoen erabilera hobea egiten du eta osasunean, hezkuntzan, gizarte politiketan eta enplegu sustapenean politika hobea egiten dute".

Hala ere, PSEk dio kontu eta sail guztiak "zehaztasunez" aztertuko dituela eta begiratuko duela EAJrekin hitzartu zuten "herri akordioa" betetzen al den.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude