PSEko zuzendaritzak gaur erabakiko du Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuak babesten ote dituen. Arratsaldean, EAJrekin bilduko da Gasteizen eta ondoren argituko du aurrekontuen alde bozkatuko duen Eusko Legebiltzarrean. PSEren aldeko botoekin, aurrera aterako lirateke Jaurlaritzaren aurrekontuak.
PSEk dagoeneko adierazi du EAEko aurrekontuak negoziatzeko borondate ona duela, proiektuan islatuta ikusi dituelako aurten PSEk berak egin dituen proposamen politikoetako asko. Sozialisten hitzetan, "aurrekontuek aurreko proposamenak baino baliabide ekonomikoen erabilera hobea egiten du eta osasunean, hezkuntzan, gizarte politiketan eta enplegu sustapenean politika hobea egiten dute".
Hala ere, PSEk dio kontu eta sail guztiak "zehaztasunez" aztertuko dituela eta begiratuko duela EAJrekin hitzartu zuten "herri akordioa" betetzen al den.