Protesta egunera deitu du gehiengo sindikalak ostiralerako

  • “Haserre gaude” lelopean deitu dute protesta Etxalde, Hiru, ESK, Steilas, ELA eta LAB sindikatuek, “osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan”. Ezinbestekoak ez diren lanak etetea eta beharrezkoak direnak osasun bermeekin egitea aldarrikatuko dute, besteak beste.


2020ko martxoaren 25an - 17:19

Euskal Herriko gehiengo sindikalak protesta eguna deitu du martxoaren 25erako. Koronabirusaren krisiari ematen ari zaion erantzuna kritikatu dute sindikatuek. Salatu dute ezinbestekoak diren lanak beharrezko prebentzio neurririk gabe ari direla egiten langileak, “arrisku” egoeran. Eta beharrezkoak ez diren arloetako langile asko lanean ari direla, behartuta eta segurtasunik gabe. Interes ekonomikoak osasunaren gainetik jartzea leporatu diete agintariei eta enpresariei.

Krisia langileen bizkar

Sindikatuen esanetan, patronalak eta gobernuek “berriz ere” krisia langileek ordaintzea nahi dute: “Aurreko krisia langileei ordainarazi ziguten, eta, orain, patronalek eta gobernuek nahi dute osasun krisia ere guk ordaintzea”. Lan baldintzetan eta lan postuetan galerarik ez egotea exijitu dute.

Horregatik guztiagatik “haserre” daudela adierazi dute sindikatuek, eta langileak eta herritarrak deitu dituzte ostiralean protesta egitera, “bakoitzak dituen baliabideekin”: lan etenak, argazkiak, burrunbak...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude