Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa bihurtu da".
Bi urteren ondotik, Irakurrieran saioaren gidaritza utzi duzu.
Ez munduko beste ezerengatik. Beste proiektu batzuk ditut eta ezin gauzetara iritsi. Irakurrieran-en, gainera, bagoaz txandakatzen. Idazleen Elkarteak gidatzen duen proiektua da, urte dezente dituena, eta elkarteko kide ugari pasatu dira bertatik. Nik bete dut nire zikloa; etorriko da besteren bat.
60 saiotik gora. Idazle asko pasatu dira, liburu asko. Gozatuko zenuen, sorpresa ederrak jaso ere bai.
Saioagatik ez balitz, beharbada irakurriko ez nituzkeen liburu batzuk irakurri ditut, asko gustatu zaizkidanak eta zerbait berezia aurkitu diedana. Arreta handirik jasotzen ez duten hainbat liburu, idazle hasi berrien besteren batzuk... Sorpresa ederrak hortik, bai.
Sare sozialetan, agurra iragartzearekin batera, zera aipatu zenuen: susmoa duzula gero eta homogeneoagoa dela euskal literatura, bai formetan, bai edukietan. Zeri buruz ari zara?
Gure literaturan bilatzen dugu halako homologazio bat merkatuaren bidez. Hau da, euskarak eta euskal kulturak –eta beraz, euskal literaturak– baditu zenbait gabezia eta oztopo, denok dakigun bezalaxe, gure errealitatea ezagutzen dugu. Beraz, eta uste dut normala dela, ibiltzen gara homologazio bila, esateko beharra daukagulako hemen gaudela eta gure literatura beste edozein literatura bezain baliozkoa dela.
Non ikusten duzu aldaketa, edo norantz goazela uste duzu?
Atzera begiratua emanda, eta “iraganeko garaiak hobeak dira” esan gabe, uste dut azpimarratzekoa dela euskal literatura modernizatu zen garaian eman zen berezitasuna formetan eta estiloan, Amaia Lasa, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Joseba Sarrionandia edota Bernardo Atxagarekin. Garai hartan oso ohikoak ziren elkartzeak: Pott Banda eta beste batzuk, Donostian sekulako mugimendua zegoen literaturaren bueltan, Panpina ustela aldizkaria, gero Susa etorriko zen... Bazegoen giro bat, giro politikoarekin estuki lotua.
Geroztik, egin den bidea izan da merkaturatzekoa; ez, horrenbeste, literaturak daukan balio sozialari begirakoa. Egitura ekonomikoa sendotzeko bidea egin da, argitaletxeen sisteman, “liburuaren ekonomia” sortzekoa.
Denborarekin nabaritu dira ajeak, uste dut. Iruditzen zait literaturak galdu duela balio soziala, gizarteko presentzia, eta galdu dituela galderak eta kezkak oro har: zer izan behar du literaturak, zertarako idatzi... Argi dago, azkenean, merkatura murrizten zarenean, kanon batzuk ezerezten direla eta kanon horiek gurea bezalako literatura txikietan zaila dela betetzea. Oso liburu gutxi saltzen dira, eta saltzen direnak tipologia bertsukoak dira. Sorpresarako tarte gutxi egoten da.
Gutxi saldu, eta aldi berean sekulako produkzioa dago. Euskaldun irakurleak zail du dena irakurri nahi badu...
Loturik dago hori errealitate soziolinguistiko eta politikoarekin. Argi dago gero eta irakurle gutxiago dagoela, eta egia da ez garela ari asmatzen horri buelta ematen. Erraza da esaten, baina uste dut aldaketa etor daitekeela literaturaren balio soziala berreskuratzetik; poesiak zerbaitetarako balio badigu, orduan poesia beharko dugu. Eta poesiak balio du, jakina. Poesiaren sozializaziotik itzuliko da.
"Errekonozitu behar zaituzte Espainiako egituretan. Agertu behar duzu 'El País'-en literatur gehigarrian. Horrela, kultura bezala, ez goaz inora"
Merkatuaren logika oso kaltegarria dela zenioen.
Bai, eta bilatzen ari gara, gainera, nolabaiteko babes eta ospe bat kanpoan. Gero eta gehiago ikusten dugu euskal idazleak gaztelaniara itzultzen ari direla. Hori ez da kasualitatea: merkatuak behar ditu izarrak, eta nola lortzen da euskal izan bat, izar izateko? Pasatu behar duzu erdaratik, eta errekonozitu behar zaituzte Espainiako egituretan. Agertu behar duzu El País-en literatur gehigarrian. Horrela, kultura bezala, ez goaz inora. Eta horretan ez daukate batere kulparik argitaletxeek, eta are gutxiago idazleek; nahikoa daukate hortik bizitzen, bizi direnek.
Kultur politikarik gabeko herria gara. Instituzioek egiten duten gauza bakarra da argitalpenak diruz laguntzea, eta sorkuntza apur bat diruz hornitzea. Baina hori ez da kultur politika bat. Pentsatu behar da zertarako behar dugun literatura, zer leku okupatu behar dituen, eta nola egingo dugun aurrera egin dezan. Ez gara asmatzen ari eta nabaritzen da.
Balio soziala apalduta bada ere, belaunaldi berriak ari dira deman, horixe nabarmendu zenuen.
Gazteen aldetik badator halako bultzada bat. Sortu dituzte pare bat banda, Pomada eta Behe, aldizkari-fanzineak ere ikusten hasi gara, eta egin zuten sekulako literatur jardunaldia Gasteizen, jendetza bildu zuena. Beste bide batzuk dira, literatura zabaltzen dutenak, ez bakarrik liburu formatuan, ez bakarrik merkatuaren barruan eta ez idatzi-argitaratu-saldu logika horren barruan.
"Gazteen aldetik badator halako bultzada bat. Sortu dituzte pare bat banda, Pomada eta Behe, aldizkari-fanzineak ere ikusten hasi gara"
Zeuk esana: “Poesia mailua izan dadin, eta ez Suediako loreontzi koloretsua”.
Interes handiz bizi dut datorrena eta dagoeneko hemen dena. Badut harremana horretan dabiltzan gazte batzuekin. Urruzuno lehiaketa, esaterako, Jaurlaritzak antolatzen du eta saria da Arantzan astebetez topaketak egitea; haiekin egon izan naiz ni. Egonaldi horietan erein zuten Behe Banda.
Behe Bandakoek pentsatzen dute, edo pentsatzen zuten, literatura egiteko modu bakarra dela liburuak argitaratzea, eta liburua euskarri bat baino ez da. Badira modu gehiago literatura egiteko: fanzine eta aldizkariena esaterako, eta zer esanik ez jendaurreko emanaldiak. Literatura gizarteratzeko bide oso interesgarria da. Leku desberdin bat ematen dio, merkatutik aterata, literatura bizitzeko, pentsatzeko, partekatzeko beste modu bat, desberdina, publikoarekin beste lotura bat lortuta. Tamalez, liburu bat argitaratu eta horren bueltan antolatzen diren emanaldiek gehiago dute promoziotik literaturaren zabalkundetik baino, nahiz baden bide bat ere zertxobait zabaltzeko.
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]