Pobrezia %46 igo da azken hamarkadan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 130.965 bizilagun txirotasunean bizi dira, 2016an baino %6,9 gehiago eta 2008n pobrezia pairatzen zuten %46en gainetik. Era berean, 270.294 bizilagun ongi-izatetik urrun daude. 2016an baino %17,3 hain zuzen ere.


2019ko uztailaren 12an - 16:17
RGI delakoaren aldeko manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Jaizki Fontaneda /FOKU.

Datu horiek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Politika Sozialetarako sailak emanak dira; 2018 urteari dagozkio. Datuak eremuko Beatriz Artolazabak sailburuak aurkeztu ditu, eta EH Bilduko Nerea Kortajarena legebiltzarkideak eman ditu ezagutzera: “Oso txarrak” direla adierazi du Kortajarenak, aldi berean, Iñigo Urkulluren gobernuaren politikarekin oso kritiko agertu da.

Urkulluren Gobernuak garatzen ari den politika sozialak “erabateko emendakina” merezi duela esan du ere EH Bilduko legebiltzarkideak.

Aipatutako datuei gehitu behar zaie pobrezia arriskuan bizi diren herritarren %8a: 172.307 bizilagun. Era berean, 121.659 pertsonak ez dituzte oinarrizko gastuak ordaintzen: alokairuak, hipotekak eta gainerako ordainketak atzeratzen ari dira.

Halaber, 46.149 larri eta 39.111 oso larri bizi dira, elikagaien gutxienekoa ez baituzte eskuratzen. Pobrezia sufritzen duten pertsonak (%44,7) bikoteak dira, seme-alabak dituzte; %29;40k guraso bakarren ardura dute. %19 bakarrik bizi dira, %6,8 seme-alabarik gabekoak izaki.Adin gutxikoek ere pobreziaren eragina jasaten dute. Hauetako %50,2k hamalau urte baino gutxiago dute.

Nerea Kortajarenak aditzera eman duenez, adierazle guztiek “2000 urtea baino lehenagoko egoerara  bueltatzen ari garela” seinalazten dute. Bere ustetan, “ez dira ustekabeko datuak”, Eusko Jaurlaritzaren “euskal babes sozialerako politikaren eskubideak gero eta murritzagoak baitira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude