Petrolioak azken 30 urteotako beherakada handiena jasan du astelehenean

  • Covid-19 koronabirusak mundu osoan zehar zabaldu ahala kutsatu du planetako ekonomia oro eta honen adierazgarri nagusietako bat da asteotan petrolioaren prezioak daraman gainbehera: astelehenean, martxoak 9, hartu duen jipoiaren aurrekariak aurkitzeko 1991eraino jo beharra dago, Saddam Husseinek Kuwait inbaditu ondorengo gerraren amaierara.


2020ko martxoaren 09an - 14:52

Aurreko ostiralean, martxoak 6, ikusi zen koronabirusak eragindako krisi ekonomikoaren biktima suertatuko  direla petrolio ekoizleak: Saudi Arabia eta Errusia ez ziren ados jarri petrolio ekoizpena mugatzeko erabakian eta ondorioz urre beltzaren prezioak %9 egin zuen behera. Asteburuak ez ditu joerak aldatu, nonbait, eta astelehen goizean petrolioaren prezioak %30 arteko beherakadak ikusi ditu, orduek aurrera egin ahala %20an geratu direnak. Harrigarria izan da Brent eta Texas petrolio estandarren prezioak upeleko 35 dolarretan ikustea. Ez hori bakarrik, zenbait aditu iritsi da esatera preziook jaitsi daitezkeela upeleko 20 dolarretaraino. 

Koronabirusaren izurriak munduko ekonomiak ere kutsatu berriak zituenean gutxi ziren horrelako gainbehera aurreratzen ausartu zirenak. Gutxietako bat izan zen Gail Tverberg, otsailaren 18an idatzi baitzuen: "Lehengaien prezioek behera egin dezakete Txinaren eskaria ahultzeagatik. Zehazki petrolioa gogor merketu daiteke, behar bada upeleko 30 edo 35 dolar artio. Txinak olio eskaria gutxitzeaz gain, [mundu osoan] bidai luzeak asko urritzearen gaia dago, jendea beldur izango delako Covid-19a eduki dezaketen beste batzuen artean bidaiatzeko". Hogei egun beranduago iritsi da urre beltza prezio horietara... eta krisiak okerrera jotzeko malda osoa dauka libre.

Pentsa, urtarril hasieran ia 70 dolarretan zegoen Brent upela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude