Pello Zabala hil da

  • Asteazkenean hil da Pello Zabala idazle, meteorologo, irratiko esatari eta fraide frantziskotarra, 79 urterekin.


2022ko otsailaren 2an - 17:15
Azken eguneraketa: 18:26
Pello Zabala 2007an. Argazkia: Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pello Zabalak (Amezketa, 1943) bide asko landu eta zabaldu ditu urte luzez. Honela zioen Sustrai Colinak: "Musika aditu, konposatzaile, eguraldi-gizon, fraide, blogari... Bekatua litzateke Pello Zabala etiketatzea. Zutik ibiltzerako ikasi zuelako leitzen, ala sei urterekin dotrina atzekoz aurrera errezitatzeko gai zelako, gozo hitz egiten du. Gozo eta oparo, errazionamendu garaian jaio arren."

Amezketan jaioa, 10 urterekin Arantzazura ikastera joan eta 20 urtetatik egon zen bertan. Apostoladutzarekin batera, bere bizitzako puntu nabarmenenak musika eta euskaraz idaztea zirela esaten zuen.

Euskadi Irratian esatari, batez ere eguraldiaren iragarpenekin lotuko du bere ahotsa askok eta askok. Asteazkenez hil da, Arantzazun, 79 urterekin.

Hona hemen 2007an, Sustrai Colinak egindako elkarrizketa: "Ez dut barkatzen eguraldia ONCEko zenbakia ematen den bezala ematea"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!