Parlamentu Sozialak aurrekontu sozialak aldarrikatu ditu Nafarroako Gobernuaren aurrean

  • Astelehen eguerdian Nafarroako hainbat sindikatu eta eragile sozialen 40 bat ordezkari bildu dira Nafarroako Gobernuaren aurrean, Karlos III.ena etorbidean, aurrekontu sozialak aldarrikatzeko eta argiaren salneurriaren gorakada salatzeko.

Argazkia: @labnafarroa

2021eko urriaren 04an - 14:18
Azken eguneraketa: 16:25

Ekimena Nafarroako Parlamentu Sozialak eta Eskubideen Kartak antolatuta egin da eta datozen bi asteetan aurrekontu sozialen alde Iruñean egingo diren lehen ekintzetakoa izan da. Urriaren 8an argindarraren gehiegizko garestitzearen aurkako mobilizazioa egingo dute Sarasate pasealekuan, 18:00etan, Zuen etekinak, gure iluntasuna goiburupean.

Urriaren 13an eta 15ean jardunaldiak egingo dira aurrekontu sozialen alde, Geltokin. Eta Urriaren 16an manifestazioa egingo da 18:00etan Autobus Geltokitik abiatuta.

2022ko foru aurrekontuak

14ko eta 15eko jardunaldiei begira, Nafarroako Parlamentu Sozialak hainbat datu azpimarratu ditu. Elkartearen esanetan, eta Nafarroako Gobernuak 2022rako azpimarratu dituen datuen arabera, gobernuaren zor jaulkipena 692 milioi eurokoa izango da. Diotenez, UPNko gobernuek sortutako zorraren ordainketara bideratuko da diru hori: Bidearen eta Pirinioetako autobideak, eta Nafarroako Ubidearen itzalpeko bidesarien ordainketara (528 milioi euro) batetik, eta bestetik, Europako Funtsen finantzaziora (164 milioi).

Zorraren 692 milioi hauei gehitu behar zaie, Parlamentu Sozialaren arabera, Espainiako Estatuaren zorraren Nafarroako zatia, 2022an 344 milioi eurokoa aurreikusten dena.

Europako Funtsak nora bideratuko diren ere azpimarratu dute: 4,4 milioi euro Volkswageneko auto elektrikoaren programara eta beste 31 milioi haren faktoria barruko trenbide buklea desegitera; 7,6 milioi Accionaren kudeaketapean izango diren bioerregaien garapenera; 9,3 milioi enpresa pribatuetara, ekonomia digitala sustatzeko; 18 milioi lan merkatua indartzera, “zeintzuen onuradun handienak CEN Nafarroako enpresariak, UGT eta CC.OOO izango diren”.

Zerga erreforma sakonaren beharra

Parlamentu Sozialaren iritziz, gastu horiei aurre egiteko ezinbestekoa dira zerga erreforma sakona eta zerga iruzurraren aurkako borroka. Honako neurriekin halako dirutzak bildu daitezkeela diote: PFEZen igoerarekin goi mailako errenta handientzat eta aberatsentzat, 80 milioi euro; sozietateen gaineko zergan izandako irabazien erregularizazioarekin, 400 milioi euro; NUPek iruzur fiskalaz egindako azterketaren arabera, 541 milioi berreskura daitezke esparru horretan; Parlamentu Sozialak zor bidegabeaz egindako ikerketaren arabera, bankuek 191 milioi euro itzuli beharko liokete Foru Gobernuari.

Parlamentu Sozialak gogoratzen duenez, “dirutza hauek gizartearen onurarako erabil ahal izateko, ezinbestekoa da Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea bertan behera uztea, haren arabera, aurrekontuei jarritako gastu sabaia gainditzen duten diru sarrerak ezinbestean bideratu behar baitira zor publikoa ordaintzera, hots, bankuetara eta putre funtsetara”.

 

 

Argazkia: @labnafarroa

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude