2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta eraldatu ere eraldatzen dira. Segur aski, saiakera huts batez, gogoan gorde ditudan zenbakiak zuekin konpartitu nahi nituzke. Zoritxarrez, ahanzturaren aurkako borrokan, somatzen dut beti orainak irabazten duela.
Orain dela egun batzuk, Auzitegi Gorenak 23 pertsonaren hilketari buruzko ikerketa bertan behera utzi du, eta ondorioz, ez da epaiketarik izango. Baina, agian, hori ez zen hildakoen benetako kopurua, eta egiazki, lotsaren mugan, gutxienez, 72 pertsona erail zituzten Melillako hesian. Han geratu ziren izenik gabeko iheslariek ez dute ezta zenbakien eskubiderik ere; are gutxiago, justizia.
Azaroan, Espainiako Gorteetan Espainiako Erresumaren aurrekontuak onartu zituzten 187 botorekin. Edozein aurrekontutan, zenbakiak oso adierazgarriak dira, baina gastu batzuk ezkutaturik geratzen dira batzuetan. Esaterako, ozta-ozta atzeman daiteke zenbat diru jasoko duten armadak, Poliziak eta Guardia Zibilak datorren urtean.
Guardia Zibilaren zuzendariaren arabera, diru horrekin historiako agente kopururik handiena izango dute: 82.692 guardia; ez da kopuru makala
Aurrekontuak onartu baino lehenxeago, NATOko buruzagiek agindu zioten Espainiari BPGren %2 gorde behar zela gerrarako. Espainiako Gobernuak, morroi txintxoek bezala, ehuneko hori gainditu du, eta azkenean BPGren %2,7 gastatuko du datorren urtean estatuaren indarrak elikatzeko. Beraz, Defentsa Ministerioaren harrapakina %26 handituko da, eta Espainian egunero 75,5 milioi euro gastatuko dituzte armetan eta indar armatuetan.
Margarita Roblesen esanetan: “Defentsan inbertitzea bakean inbertitzea da”. Eta horrelako argudioekin, Madrilgo Kongresuko Hego Euskal Herriko 20 diputatuk aurrekontuen aldeko botoa eman zuten. Hain zuzen ere, EAJ, EH Bildu, PSE eta UPko diputatuek. Ondorengo egunetan, Guardia Zibilaren zuzendariaren adierazpenen arabera, diru horrekin historiako agente kopururik handiena izango du institutu armatuak: 82.692 guardia; ez da kopuru makala.
B. Brecht-ek berriro asmatzen du: “Hiltzeko modu asko daude. Labana bat sar diezazukete sabelean, ogia ken diezazukete, edo gaixotasun bat sendatu gabe utzi, etxebizitza kaskar batean sar zaitzakete, suizidiora bultza zaitzakete. Hil arte torturatu zaitzakete lanaren bidez, zu gerrara eraman, e.a. Gauza horietako gutxi daude debekatuta gure estatuan”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]