Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

  • Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen bizi demokratiko, kultural eta sozialean funtsezko rola duten irratiak" arriskuak jarriko lituzkeela.

Elkarteek azpimarratu dute hurbileko hedabideek funtsezko rola betetzen dutela lekuko informazioa zabaltzeko orduan. Gure Irratia

2024ko urriaren 28an - 11:46
Azken eguneraketa: 2024-10-30 11:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ipar Euskal Herriko Irrati Elkarteak murrizketen aurkako agerraldia egin dute urriaren 25ean. “Oso kezkatuta” daudela adierazi dute Uztaritzen bildu diren elkarteek. Irrati elkarteetako ordezkariek mahaigaineratu dute erabakiak “langileak eta hedapena” arriskuan jarriko lituzkeela. Euskal Irratiak, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta beste hainbat irratik ohartarazi dute “egoera kezkagarria” dela. Irrati Adierazpenaren Laguntza Funtsaren (FSER) murrizketek hainbat irratiren desagerpena eragingo lukeela jakinarazi dute, eta horrez gain, “lurraldeko aniztasuna eta kultural eskaintza ere murriztu” egingo liratekeela.

Jojo Bidartek, Irulegiko Irratiko lehendakariak, euskararen egoera “prekarioa” dela gogorarazi du, eta euskarazko irratiek “funtsezko transmisio eta bizitasun aktore gisa” jokatzen dutela. 

Irrati Libreen Sindikatu Nazionaleko (SNRL) ordezkari nagusiak azpimarratu du mobilizazioak fruituak ematen ari direla, eta batzorde batean Frantziako legebiltzarreko hainbat parlamentarik proposatutako emendakina onartu dutela. Diputatu guztien adostasunez onartutako emendakin horrek Frantziako Gobernuak planteatutako aurrekontu murrizketa bertan behera utziko luke, irrati elkarteen laguntza funtsa handituz. Hurrengo pausoa hemizikloan bozkatzea izango da, azken onarpena lortzeko. Hala ere, mobilizazioak egiten jarraituko dutela iragarri dute.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2025-09-12 | Beranduegi
6x01: Arnaldokosobarrak
MULTIMEDIA - Beranduegi

Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna gizaki eta animaliez gain landareek ere ba ote duten da oraingo ikerketa... [+]


2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia,... [+]


2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak, eta gure egunerokoan arruntak direnak, nahiz askotan ez dakigun izenik... [+]


2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa... [+]


Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


2x07: Salbiaz asko daukagu esateko
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Gaurkoan sendabelar bakarra hartu dugu hizpide, badauka eta zer sakondua. Salbia (Salvia officinalis) da sendabelar hori, eta honen inguruan argitaratu den albiste bat hartu dugu abiapuntu, gai asko lantzeko aukera ematen digulako.

Sendabelar honen olio esentzialarekin... [+]


2025-01-07 | ARGIA
3x14: Ez dago musik I
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Inspirazio bila hasi gara urte berriarekin, podcasterako ideiak behar ditugu. Horregatik, musek guri bisita egiteko zain egon gabe, guk egin diegu bisita haiei.

Honako abestiek inspiratu gaituzte gaurkoan:

Hercules - 'The Gospel Truth'