Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

  • Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.

Euskarabidea

2024ko abenduaren 13an - 13:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurrekontuaren diru horretatik bederatzi milioi euskararen sustapenera bideratuko dira zuzenean eta gainerakoa Euskarabideko pertsonala eta bestelako jarduera administratiboetarako izango da. Esate batera, 3,1 milioi euro bideratuko dira herritar helduek euskara ikasteko laguntzetara, eta 1,4 milioi euskarazko hedabideetara.

Emendakina hauen arabera, halaber, Laba elkarteak 26.000 euroko diru-laguntza izango du, Nafarroa Oinezek 10.000, Euskarabentura Elkarteak beste 5.000, eta beste 5.000 Loraldia-Iruñaldiak.

UPNk agindu izan zuen garaietatik gaurdaino Euskarabidearen aurrekontuak asko hobetu dira. 2015eko aurrekontua 2,1 milioi eurokoa izan zen, eta orduz geroztik diru kopuruak hobetzen joan dira. Oraindik alabaina, konparaketak egin nahi badira, oso urruti daude Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politikarako bideratzen duenetik, zeinak 2025eko aurrekontuetan 88 milioi euro aurreikusten duen hizkuntz politikarako.

Aipatutako emendakin horiez gain, beste alorretako beste hainbat aztertu ziren asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, eta lotura honetako azpiataletan kontsulta daitezke.

 

 


Euskara Nafarroan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...