Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

  • Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 22an - 11:14

Eskubide Sozialen Karta hainbat gizarte mugimenduk eta sindikatu ugarik osatzen dute. Asteazkenean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean salatu dute Nafarroako Gobernuak (PSN, Geroa Bai eta Podemosek ere) aurkeztutako eta EH Bilduk ezer gutxi aldatutako aurrekontuek ez dutela balio Nafarroako ia biztanle guztiek pairatzen duten pobretzeari aurre egiteko. Era berean, kritiko agertu dira alderdi politiko horiek adostutako neurri fiskalekin. Haien ustez, erabat motz gelditzen dira funtsean langileen ahaleginarekin sortutako aberastasunaren banaketan aurrera egiteko.

Eskubide Sozialen Kartaren iritziz, alde batetik, banku eta inbertsio-funtsekiko zorraren ordainketak erabat baldintzatutako aurrekontuak dira. Gainera, murriztaileak dira, azken urteko inflazioa eta 2023rako aurreikusitako BPGa baino gutxiago hazten baitira. Eta, azkenik, ez dira gai zerbitzu publikoen beharrezko indartze eta hobekuntzei erantzuteko, hala nola, osasuna, menpekotasun arretaren publifikazioa, etxebizitza eskuratzeko aukera, pentsio duinen bermea, eta abar.

Osasun publikoak itxaron zerrenda zentzugabeak ditu, eta lehen mailako arreta kolapsatuta dago; gizarte eskubideetarako aurrekontu publikoak multinazionalei ematen zaizkie eta hirugarren adinekoen egoitzetakoa negozio pribatuaren burtsako inbertsioei; errenta bermatuak LGSa baino askoz txikiagoa izaten jarraitzen du, gutxieneko pentsioen osagarria ez da 1.080 eurora arte igootzen, Europako Gutun Sozialaren irizpideei jarraiki; hezkuntzako inbertsioa Europako mediatik urrun dago eta etxebizitza, eskubidea baino, espekulaziorako ogasuna izaten jarraitzen du, besteak beste.

Horrekin batera, Eskubide Sozialen Kartak uste du adostutako neurri fiskalak ez direla nahikoak. Kartaren iritziz, beharrezkoa da zerga erreforma bat egitea, diru sarrerak gehien duenaren kontura handitzeko. Bi legegintzaldi igaro dira UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik, eta ia ez dira ukitu enpresen eta kapitalaren pribilegio fiskalak. Beharrezkoa da ezkerreko indarrek Nafarroan dagoen fiskalitate bidegabea aldatzeko benetako konpromisoa hartzea.

Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Nafarroako Gobernuak 2023. urterako aurkeztutako aurrekontuak errefusatzen ditu. "Argi dugu mobilizazioa beharrezkoa dela erreforma fiskal sakonaren eskakizuna indartzeko, gehien dutenek gehiago ordain dezaten. Jasotakoa sistema kapitalistaren eta gobernu-politiken ondorioz sortutako gizarte-desberdintasuna murrizteko erabiltzea aldarrikatzen dugu".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


2022-11-22 | ARGIA
EH Bilduk ituna egin du Espainiako Gobernuarekin, 2023ko aurrekontuetarako

Asteartean iragarri dute "jendearen bizitzak hobetzeko aurrerapenak" jaso dituztela akordioan. Besteak beste, trafiko eskumena Nafarroari emango diote, eta euskal ogasunek kudeatuko dituzte banku eta argindar enpresen ezohiko irabazien zergak. Aranzadi elkartearen... [+]


Eguneraketa berriak daude