Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Imanol Pradalesek aurtengo ekainean abiatu zuen Lehendakaritzako ibilbidea. Asmo ustez berrituak, aurreko lehendakariarekin aldentzeko asmoa adierazten zuten formak eta etorkizunerako proposamenak. Hitzak, azken finean. Urte bukaera iritsi da eta ekintzen garaia iritsi da. Politika publikoek ezinbestekoa dute finantzaketa; dirurik gabe ez dago eraldaketa edo norabide berri posiblerik. Aurrekontu politika da gobernu batek definitzen duen bide-orriaren ‘kotoiaren froga’. Ekintzak, alegia.
“Euskadi berria. Creciendo en bienestar” izena du Pradalesen gobernuak 2025erako aurkeztutako aurrekontu proiektuak. PPk, Voxek eta Sumarrek osoko zuzenketa egin diote proiektuari eta EH Bilduk, ordea, ez. Pasa den astean izandako berrien arabera, negoziaketarekin amaitu da, baina EH Bilduk ez du amore ematen eta prest dago adostasun batera ailegatzeko. Azken eguneko ezusterik egon ezean, EAJ eta PSEk aurkeztutako proposamenak aurrera jarraituko du oposizioaren babesik gabe.
Momentu honetan hainbat aritmetika daude Hego Euskal Herrian. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak PPren babesarekin atera ditu aurrera aurrekontuak. Arabakoak eta Bizkaikoak, ordea, EH Bilduren laguntzarekin onartuko dituzte aurten lehenengoz, eta Nafarroan PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak osatutako gobernu koalizioak EH Bildurekin akordioa lortu du ere.
Esan genezake euskal politikagintzaren zentro grabitazionala (eta beraz, aurrekontu politikaren muina) EAJ-PSE-PSNren gobernuek markatzen dutela eta nolabaiteko indar zentripeto bat eragiten dutela. Batzuekin eta besteekin akordatzeko gaitasunaren gainetik, egonkortasun antzeko bat ageri da azken urteetako proposamen ekonomikoetan, eta fiskalitate erregresiboa eta baliabide eskasia dira horien alde ilunak, azken urteetan hainbat eragileek salatu duten politika neoliberalaren oinarri sendoak, alegia.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan azaleratzen da arazoa. Horretarako, titularren azpian ezkutatzen diren zenbaki hotzei erreparatu behar diegu. Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, aurrekontuek hiru zutabe nagusi dituzte: zerbitzu publikoen indartzea, inbertsio eraldatzaileak eta komunitate sentimenduaren indartzea.
15.725 milioi euroko aurrekontua da, 2024koarekin alderatuta, %4,7 handiagoa teorian. Teorian diogu, izan ere, analisi zintzo bat egin nahi badugu, aurrekontuan Barne Produktu Gordinarekin alderatu behar dugu. Horrek erakusten du, hain zuzen, aurrekontu bat espantsiboa edo murrizketa errealetan oinarritzen den. Izan ere, normala izaten da aurrekontua igotzea inflazioa igotzen bada… baina noraino igo behar da aurrekontuek eragiteko gaitasuna izateko?
Ataka honetan funtsezko gaiak dira zerga politikaren benetako progresibitatea, ekonomia produktiboaren trantsizio ekologikoaren norabidetze publikoa eta gastu sozialaren biderkatzea
AHTari bideratutako zuzkidurak (etorkizunean estatuak asumituko dituenak), pasa den urtean gastatu ez ziren europar funtsenak eta zorra kentzen badugu, aurten aurrekontuak BPGaren %14,1 suposatzen dute. 2009an, ordea, pisu hori %15,6koa izan zen.
2024ko aurrekontuan aurreikusi ziren 15.000 milioi euroko diru-sarreretatik urte itxierarako aurreikuspenean 14.000 baino ez dira jasoko. Alde handi hori erreforma fiskal baten bidez zuzentzeko inolako asmo barik, 2025eko aurrekontuan 15.700eko diru-sarrera aurreikusten da. Ez dakigu 1.700 milioiko diru-sarreren igoera hori datorren urtean zehar lortuko duten euskal ogasunek, baina ziur aski aurreikusita eta jasotakoaren arteko aldea handitzen jarraituko da, zorpetze bidezko aurrekontuak bultzatuz.
Zorpetzea politika publikorako tresna eraginkorra da, baina hazkunde garaietan baino, atzeraldi ekonomikoko epeetan izan ohi da erabilia, neoliberalismoaren aurkako politika anti-zikliko keynesiar gisa. Euskal ekonomiaren nazioartekotzea izan ahal da aurreikusitako eta lortutako diru-sarreren arteko goranzko aldearen jatorria, haize hotzak baitatoz Europatik, baina ondo legoke D’Anjou Ogasun sailburu berriak errealismo ariketa egitea, EAJren ereduaren krisia estaltzen jarraitu beharrean.
Zerbitzu publikoen defentsa izan da aurtengo aurrekontuen zutabeetako bat, lehen esan bezala. Osasunera eta hezkuntzara bideratutako zuzkidurak ikusten baditugu, ELAk bere txostenean aipatu duen bezala, ikusi dezakegu nola osasunera bideratutako dirua murriztu den BPGarekin alderatuz gero. %5,36tik %5,05era alegia. Gainera, gogoratu behar dugu Europako batez bestekoa %7,6an kokatzen zela 2022an; EAEko aurrekontuetatik oso urruti.
Hezkuntzan egoera konplikatuagoa da, izan ere, unibertsitateak kudeatzeko departamentu berri bat jarri da martxan. Baliabide horiek kontuan hartu gabe, pasa den urteko inbertsioa eta aurtengoa antzekoak dira. Europara begiratzen badugu berriro ere, oso aldenduta gaude; aurtengo inbertsioak BPGaren %3,81 suposatzen duen bitartean, Europar Batasuneko batez bestekoa %4,7koa da.
Aurrekontuak egiteko, ordea, ezinbestekoak dira diru-sarrerak. Zerga erreformaren inguruko eztabaida konstante bat izan da azken urteetan; inplikazio praktikorik izan ez duen konstante bat, alegia. Foru aldundiek berritasun batzuk iragarri dituzten arren, ez da erreforma sakonik aurreikusi. PFEZaren tarteak deflaktatu dira azken urteetan, diru-sarrera altuenen aldeko neurria izanda, errenta baxuko familientzat eragin zuzenik ez duena.
2018an, EAJ-PSE koalizioa gehiengo bako gobernuan zegoenean, EAJk PPko aurrekontuak Espainian onartzearen truke jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetarako PPren sustengua, Sozietate Zergaren tipo nominala %28tik %24ra jaisteko bidesaria onartuz. Gaur egun, Bizkaia da etekinak dituzten enpresen gaineko zerga horregatik diru-sarrera gutxien biltzen duen herrialdea, handiena izan arren.
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan. Ekonomia dagoen ataka historiko honetan eztabaida ezin da mugatu diru partida batzuk igotzera edo jaistera, eta horrek ere hitzez gehiago du ekintzez baino. Ataka honetan funtsezko gaiak dira zerga politikaren benetako progresibitatea, ekonomia produktiboaren trantsizio ekologikoa bultzatzeko norabidetze publikoa eta gastu sozialaren biderkatzea. Euskadi Berria, tamalez, ez da hain berria izango.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]