Ostegunerako Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak

  • Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte. 

Palestinaren aldeko eta Isralen aurkako boikota eskatzen zuen manifestazioa, Donostian. Dani Blanco/ARGIA CC-BY-SA

2025eko irailaren 17an - 11:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegunerako mundu mailako mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak. Hego Euskal Herrian hiru hiriburutan izango dira mobilizazioak. Gasteizen 13:00etan izango da lehen hitzordua, Eusko Legebiltzarraren inguruan egingo duten giza kate zaratatsuarekin. Arratsaldean izango dira gainontzeko mobilizazioak, 19:00etan: Bilbon, Bihotz Sakratuaren plazatik aterako da manifestazioa; Iruñean, Nafarroako jauregiaren aurrean izango da kontzentrazioa; eta Gasteizen, Bilbo plazatik abiatuko da manifestazioa.

Palestinaren Aldeko Borroka Eguna deitu dute irailaren 18rako. Data ez da ausazkoa. Izan ere, iazko irailaren 18an NBEk ebazpen bat onartu zuen Israeli Palestinako okupatutako lurraldeetako okupazioarekin amaitzeko eskatzen ziona; okupazioarekin amaitzeko hamabi hilabeteko epea eman zion nazioarteko erakundeak. “Ohituta bagaude ere, sionismoak ez du oraindik bere sarraski-proiektua zalantzan jartzen duen ebazpenik onartzen”, adierazi du Palestinako GKEen Sareak. Okupazioa ez da eten, eta "berehala" esku hartzeko aldarriarekin deitu dituzte mobilizazioak.

Apur dezagun Gazako Blokeoa. Defendatu dezagun Global Sumud Flotilla! lelopean deitu dituzte mobilizazioak, baita armak enbargatzeko eta Israelen blokeoa abiatzeko aldarriarekin ere. Palestinako GKEen Sareak deitu ditu mobilizazioak: Gazarako Mugimendu Globala eta Gazako Ontzidia dira sarearen parte.

 


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.