“Ahots gutxiago, demokrazia gutxiago”, FSER Irratien sustapenerako funtsaren murrizketa salatu dute

  • Ipar Euskal Herriko elkarte irrati libreek salatu dutenez FSER Irratien sustapenerako funtsaren %44ko murrizketak beren geroa zalantzan jarriko luke. Frantziako Asanblea Nazionalean aurrekontua ari dira eztabaidatzen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 4an - 07:00
Euskal Herriko Irrati Libreek prentsaurrekoa egin dute Baionan, FSER funtsaren murrizketaren inguruan. Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarte irratiendako funtsaren apaltzeko xedea erakutsi zuen Frantziako lehen ministroak bere buxeta proposamenean. FSER funtsa, tokiko irratiak bizirik mantentzen dituen laguntza nagusia, %44ez murriztu nahi du 2026ko aurrekonduan. Horrek irrati anitz isilarazteko arriskua eramaten du, irrati libreen aurrekonduen herena dela eta. Azaroaren 31 honetan Ipar Euskal herriko elkarte irratiek prentsa aitzinekoa eskaini dute gai horri buruz.

Zehazkiago, FSER Irratien sustapenerako funtsaren %44ko murrizketak Ipar Euskal Herriko elkarte irratiak arrisku bizian jartzen ditu, eta ehunka lanpostu galduko lirateke Frantzia osoan. 35 milioi €-tik 19ra jaits liteke. Euskal irratien kasuan FSERetik diru-sarreren %40 jasotzen dutenez, horrek 6 langile gutxiago izatea ekarriko luke. Horrez gain, irratien modernizazio lanak arriskuan jarriko lituzke ere.

“Ahots gutxiago, demokrazia gutxiago” lemarekin, gobernuari dei egin zion FSER eta irrati libreen salbatzeko, Frantziako Irrati Libreen sindikatuak. Azaroaren 29an eztabaidak iragan dira legebiltzarrean, eta azkenean hezkuntza eta kulturako komisioak 2024ko funtsaren atxikitzeko legegai zuzenketa bat onartu du. Diputatuen bozei esker urrats bat pasa da, baina beste etapa franko gelditzen dira deliberoa hartu baino lehen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!