Bi urte baino gehiago egon zen kazetaria Polonian preso, 2024ko abuztura arte. Astearte honetan jarri du Poloniako Justiziak epaiketa data: otsailak 25. Gonzálezek sare sozialetan jakinarazi duenez, ez du inolako jakinarazpenik jaso.
Euskal Herriko kazetari Pablo González epairik gabe eta egoera lazgarrian gatibu eduki zuten ia 900 egunez Polonian, ustez“Errusiaren alde espioitza” egiteagatik. Asteartean Varsoviako Barrutiko Epaimahaiak ateak itxita aurretiko entzunaldia egin zuen. Poloniako albiste agentzia batek jakinarazi duenez, Anna Ptaszek epaileak otsailaren 25erako jarri du haren aurkako epaiketa.
Poloniatik atxiloketa aginduren bat eginez gero eta ez lioke eragingo Gonzálezi, egun Mosku hirian bizi baita. Kazetariak esan duenez, ez du epaiketaz jakinarazpenik jaso. Presio politikoengatik ez balitz bere kasua jadanik itxita egongo litzatekela salatu du. “Niri bost axola, baina Poloniako legea eskuan, kale itsu batean daude”.