Ostiralean bilduko da Labi, osasun larrialdia berrezartzeko

  • Ostiralean bilduko da berriz Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Babeserako Labi batzordea, osasun larrialdi egoera berrezartzeko. Horrez gain, COVID ziurtagiria ezartzeko neurriak ere aztertuko dituzte.


2021eko abenduaren 1ean - 12:13
Azken eguneraketa: 13:22
Argazkia: Irekia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 7an osasun larrialdi egoera bertan behera utzi ostean amaitu ziren Labi batzordearen bilerak ere. Ordutik, ordea, egoera epidemiologikoa okertzen joan da. Asteartean iragarri zuen Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak osasun larrialdia berriro ezarriko zutela. Egun berean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Jaurlaritzak COVID ziurtagiria ezartzea onetsi zuela.

Berri agentziek aurreratu dutenez, ostiralean elkartuko da berriz Labi. Iragarritakoari jarraiki, EAEn larrialdi egoera berrezarriko dute bileraren ostean, eta berriz sartuko da indarrean Pandemiaren Aurkako Legea, intzidentzia mailaren araberako neurriak ezartzen dituena. Hainbat eremutan edukierak mugatzeko eta ostalaritzari dagozkion beste zenbait neurri hartu ahalko ditu Jaurlaritzak, baina ezingo du mugikortasuna mugatu edo etxeratze agindurik ezarri.

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEn ere COVID ziurtagiria eskatzea ahalbidetu ostean, horren inguruan har daitezkeen neurriak ere aztertuko ditu Labik. Oraindik bileraren deialdia ofiziala ez bada ere ostiralean datorren asteburutik aurrera indarrean sartuko diren neurriak erabakiko dituztela aurreikus daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!