Ostegunetik aurrera Ipar Euskal Herrian ez da maskararik beharko aire librean

  • Jean Castex Frantziako lehen ministroak eman du neurriaren berri, eta horrekin batera, beste neurri oso garrantzitsu bat ere iragarri du: igandetik aurrera etxeratze agindua bertan behera geratuko da. Azken neurri hau aurreikusi baino hamar egun lehenago hartuko da.


2021eko ekainaren 16an - 13:55
Azken eguneraketa: 17:00

Maskararen erabilerari dagokionez, oro har, kanpo aldean ez da beharrezkoa izango musukoa jartzea, salbu eta jende pilaketak egoten diren leku gutxi batzuetan, esate batera, azoketan edo kirol ikuskizun zehatzetan. Frantziako agintariek adierazi dutenez, estatuko 30 milioi herritarrek dagoeneko hartu dute jada txertoa eta horren ondorioz har daiteke halako erabaki bat. Frantziako Estatuan datorren igandean egingo dira erregioetako eta departamenduetako hauteskundeak eta erabakia hau testuinguru horretan etorri da.

Herritarren txertaketa aurrera doala eta, Europa osoan ematen ari den mugimendua da eta agintariak maskararik gabeko garaia iragartzen ari dira. Nafarroan, esate batera, Maria Chivite lehendakariak iragarri berri du Nafarroan ere kanpoaldean maskararik gabe ibiltzea egia bilaka daitekeela uztailaren 1etik aurrera. Asteazken honetan bertan, halaber, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak iragarri du Espainiako Estatu osoan ere laster jarri daitekeela indarrean neurri hori. Sanchezek azaldu duenez, estatuan datozen egunetan 15 milioi herritarrek txertoek eskatzen duten dosi osoa hartuta izango dute.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude