Oslo, judutartasuna eta boikota

  • Historia garaikidean bake akordio gutxik lortu dute Oslokoek ezartzen zituzten helburuen alderantzikatze eraginkorragorik. Ordutik mende laurdena bete ostean, Israelgo gobernuak ziurgabetasuna eta nahasmena baliatzen ditu, bai mundu mailan zein Euskal Herrian, bere gailentasun osoa inposatzeko.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adostasun mugarri sinestezina zirudien 1993an Washingtonen Clintonen aurrean irudikatutakoak; aurreko hamarkadetan Palestina eta Israelen arteko gatazkaren tentsio mailak ekimen bakegilearen asmoa piztu ostean, Yasser Arafatek luzatutako eskuak bostekoa eragin zuen aurretiaz etsai amorratua izan zen Yitzhak Rabinengan. Modu honetan akordioek ezartzen zuten trantsizio aldiari hasiera eman zitzaion.

Akordioen oinarrizko baldintzak bestearen onarpena ezartzen zuen, beraz, Israelek Gaza eta Zisjordaniako autonomia onartzearekin batera, Palestinako Askapenerako Erakundeak Israelen existitzeko eskubidea onetsi zuen. Bi Estatuen irtenbidea sustatzea ezarri zuen helburutzat Osloko Akordioak, hortaz, bi aldeek ekintza armatuak amaitutzat emateaz gain lurralde osoa bata zein bestearen banderapean bateratzeko asmoak baztertzera behartu zituen. Era berean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242 ebazpena betetzera bultzatzen zuen, hots, bereziki Israelek lurralde okupatuetan zeukan presentzia militarrak alde egitea, Palestinako gobernuaren eraketaren baldintza bezala. Trantsizio izaerarekin, Palestinako Aginte Nazionala Gaza eta Zisjordaniako autoritate  bihurtu zen. Haatik, honek guztiak irekitako itxaropen leihoak praxi zitalari egin zion bide.

Itunak, Zisjordaniaren lurraldearen gehiengoa eta akuifero zein mugen kontrola Israelgo gobernuaren esku utzi zituen. Bide-orriak ez zion kolonien estatus eta egoerari adorez heldu, eta beste hainbat faktoreekin batera, palestinarren zapalkuntzak ez zuen etenik izan. Aro berri-zaharraren hasiera 1995ean Yitzhak Rabinen erailketak (Israelgo judutar ultraeskuindar baten eskutik) irudikatu zuen, 1996an lehen ministro Benjamin Netanyahuren izendatzeak, eta azkenik, 2000ko bigarren Intifadak. Geroztik, istorio bera errepikatzen duen iruditegia: 2002an, altueran zortzi eta luzeran zazpiehun kilometrotako harresiaren eraikuntza; 2009 eta 2014ko Gazako sarraskiak; palestinar biztanleriaren bereizketa eta isolatze politika gauzatzeko errepide esklusiboak, kolonien kontrolgabeko hazkundea, jazarpen politiko, militar eta ekonomikoa; 2017an, Asentamenduen Erregularizazioaren Lege israeldarrak, Estatu judutarraren legediarentzat ere (nazioartekoan kolonia guztiak dira ilegalak) legez kanpokoak ziren koloniak atzeraeraginezko izaerarekin legezkotu ditu; aurten, 2018an, Jerusalemgo enbaxadaren afera entzutetsuaz aparte, jarraibide honen azken mugarri bezala, Israelgo gobernuak adierazi du “nazioarteko legediari men egin beharrik ez diola”, beste behin ere, ekintza burutuen politika ardatz duelarik. Honek agerian uzten du palestinarrekiko bere izaera baztertzaile eta arrazista, eta modu berean politika hauen kontra azaltzen diren israeldarrak ere jazartzen dituelarik.

Izan ere, uda honetan gobernuak onartu duen nazio-estatu legeak sionismoaren izaera modu paregabean adierazten du, apartheida darie berau osatzen duten hiru ardatzei: judutarrei bakarrik dagokie Israelen autodeterminazio nazionalaren eskubidea gauzatzea; hebreera da Israelgo hizkuntz ofizial bakarra; kolonia judutarrak balio nazionaltzat onartzeaz gain, hauen sustapena eta garapena bultzatzera xedatzen du. Biztanleriaren %25a judutarra ez den lurralde honetan demokrazia zeharo baztertu eta judutartasunaren adierabakartasuna ezartzen ari diren bitartean, munduaren edozein txokotan antisemitismoaren terminoaren manipulazioaren bitartez, beronen esanahi historiko eta literala galbideratu eta azpijoko politikoa zuritzeko baliatzen ditu sionismoaren atal desberdinek.

Bere burua biktimatzat daukan okupatzailearengandik ezin daiteke ezer espero, ezta Israel babesteagatik justiziaren balore unibertsalak baztertzen duenarengandik ere. Distantziakidetasuna eta politikan murgildu nahi ez izatearen aitzakiak baliatzen dituztenengandik ordea, etikotasun maila minimoa eskatzerik badago, baita gurean ere. San Sebastian International Film Festival-eko arduradunek adibidez, feminismoa berdintasunean eta parekidetasunean datzala ulertu izana erakusleihoan jarri badute ere, jaialdiaren izenaren aldaketaren kontuari bezainbesteko garrantzirik ez diote eman Palestina-Israel auzian jazotzen denari, historiaren etorkizuneko epaiari muzin eginez. Lasai asko topa genezake Hego Afrikako apartheid egoerari buruzko film eta solasaldi saio eleaniztunik SSIFFen, baina ez ordea, gaur egun orduko egoera baino latzagoa eragiten ari duenaren kontrako salaketarik, horretarako okupatutako biztanleriak deitutako nazioarteko mugimenduak, alegia, BDZ mugimenduak, horretarako deia luzatuta badu ere. Ez kulturan, eta ezta politikan ere, neutrala izaterik ez dago, bereziki, tartean Estatu kriminalekin adostasunean eskubide urratzeak zuritzeko eta normaltasunaren irudia zabaltzeko konpromisoa ebatzita dagoenean.

Arinki erabiltzen ditu Iruñeako Udalaren kontra ACOMek (Acción y Comunicación sobre Oriente Medio) “judenfrei” bezalako Holokaustoko erreferentziak, Palestinaren eta BDZ mugimenduaren alde egiteagatik, ustezko antisemitismoaren inposatzea salatzeko, Palestinan, biztanleriaren egunerokotasunean pairatu beharrezkoaz gain, “gas the arabs” bezalako pintadak aurki daitezkeenean. Israelen fatxada demokratikoaren estalkia guztiz erori den une honetan gure egiten ditugu bidegabekerien kontra, beraz BDZren alde egiten duten judutarren hitza, baita Ilan Pappé, Judith Butler edota Hanna Arendt-en ondarea eta judutartasuna aldarrikatu ere; ez ordea, Theodor Herzl, Sheldon Adelson edo Benjamin Netanyahurena, 70 urteren ostean, oraindik oinarrizko eskubiderik gabe bizi den biztanleriaren egoeraren sustatzaileak.

Aitor Bikandi eta Maddi Gallastegi, Askapenako kideak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


Jerusalemen egiten ari den tranbia giza eskubideekin bat datorrela berretsi du CAFek

Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.


Palestinako Estatuaren aitorpena
Hitzen eta errealitatearen arteko desfase deitoragarria

Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


2025-09-25 | El Salto
Italiak fragata bat bidali du Flotilla Global Sumud "laguntzera"

Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .


2025-09-25 | ARGIA
Milaka pertsona Palestinaren alde Zinemaldian eta Donostiako kaleetan

Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.


2025-09-24 | Axier Lopez
Palestine Action
Zeu ere terrorista izan zaitezke, genozidioaren aurka eginez gero

Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]


2025-09-24 | ARGIA
Omar Barghouti, BDS mugimenduaren sortzailea
"Etsipenaren aurkako antidoto itxaropentsu bihurtu da BDS"

Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]


Trumpen Gazako Erribera
Garbiketa etnikoa luxuz mozorrotuta

“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]


Israelgo kartzeletako preso gazatarrak: “muturreko” torturen biktima

2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta  Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]


2025-09-24 | ARGIA
Global Sumud flotillaren aurkako erasoak ugaritu ditu Israelek, Gazara hurbildu ahala

Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.


Alexandrorik krudelena Gazan

Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.