Koronabirus pandemiaren eztandarekin irudi lezake osasuna dela egungo egoeran gai nagusia; ez da nire ustea, desiragarria balitzait ere. Ez naiz ariko hemen eguneroko berri eta mezu uholdeaz –pandemiaz, konfinamenduaz, edo gainontzeko neurriez– gai horiek garrantzi handikoak izanagatik ere, baizik eta, itxura guztien gainetik, beti bazterrean geratzen den oinarrizko gaixotasunaren, zaintzaren eta osasunaren inguruko kudeaketa pertsonal eta kolektiboari buruz.
Nire lehen eta ezinbesteko erreferentzia 1975ean argitaratutako liburu bat da, Ivan Illich-en Medical Nemesis (Némesis médica, Némésis médicale). Cuernavaca hiriko (Mexiko) CIDOC institutuko zuzendari izan zen Ivan Illich, eta 1966tik aurrera informazio handia batu eta landu zuen jendarte industrialaren egiturazko instituzioei buruz (eskola, osasuna, garraioa, etab.). Nemesis liburua hitz hauekin hasten da: “Osasungintza instituzionalizatua osasunaren aurkako mehatxu larria bilakatu da”. Egun, erokeriatzat hartuko genukeen esaldia, eta esaten duena, edozein eztabaida-forutik kanpo uzteko modukoa. Baina, harrigarriki, liburua arrakastatsua izan zen bere garaian, eta hainbat hizkuntzatara ekarria.
Dozena bat urte geroago, Illichek berak nolabaiteko autokritika egin zuen, are harrigarriagoa, kezkagarriagoa: “Lurralde garatuetan, osasun perfektuaren obsesioa bilakatu da eragile patogenorik nagusia”. Ez medikuen interbentzioa, lehenago salatu bezala, baizik eta “osasun perfektuaren obsesioa”. Gaizki al dago, bada, osasuna zaintzea? Ez al du izan behar osasuna zaindu beharreko gure lehen kezka?... Bistakoa denez, “perfektua” hitza da gakoa esaldian.
"Hilezkortasun fisikoaren bilaketa bihurtu da, honezkero,
gehiengoaren “arrazoizko” fantasia, eta ez garai batean bezala alkimista zoro bakanen eldarnioa"
Baieztapen eskandalagarri haietara itzuliz –eta beste behin entzuteko gonbitea luzatuz–, hasi gaitezen industrializazioarekin. Industrializazioaren garapenak ezinezko bilakatu du beste edozein bizimodu. Horri aurre egiten dioten apurrak desertura erretiratzen ziren antigoaleko eremiten gisa tratatzen ditugu: gure konbertsioa eta berehalako apokalipsia aldarrikatzen duten adur txarreko txori gisa, alegia. Dena da egun “industria”: nekazaritza eta bidaia, sexualitatea eta artea. Eta industriaz ari garenean, merkataritza-jarduera kapitalistez ari gara: ezerk ez du deus balio, merkantzia ez bada (“truke-balioa”). Eta hor sartzen dira zaintza pertsonal eta komunitario guztiak, gaixotzeak, zahartzeak eta hiltzeak berak eskatzen dizkigutenak. Gu guztiontzat ezinbestekoa den (azken?) industria horren izena “Osasun Sistema” da, eta osasunaren medikalizazioa da, agian, industrializazio prozesu orokorraren alderdirik eraginkorrena, gure barne mamienean ukitzen baikaitu, zaurgarrienean, giza kondizioaren muinean berean –gure izate hilkorrean, alegia.
Hilezkortasun fisikoaren bilaketa bihurtu da, honezkero, gehiengoaren “arrazoizko” fantasia, eta ez garai batean bezala alkimista zoro bakanen eldarnioa. “Zorionerako eskubidearekin” gertatu bezala –AEBetako Arkadia berriko konstituzioan onartua–, berehala aldarrikatuko dugu hilezkortasuna oinarrizko eskubide moduan, konstituzio berriek onartu beharrekoa. Urrunetik begiratuko diegu hil ondorengo eternitateko gure arbasoen fantasiei.
Hiru motatako iatrogenesi –medikuen interbentzioek berezko zituzten ondorio kaltegarriak– bereizten zituen Illichek 70etako gogoetan: interbentzio klinikoek zuzenean eragindako kalteak edo “iatrogenesi klinikoa”; bigarrenari “iatrogenesi soziala” deitu zion, zeinak jendarte gaixotu bat hauspotzen duen, paziente bilakatzearen ondoriozko demandak gero eta gehiago elikatuz; eta azkenik, “egiturazko iatrogenesia”, zeinak lortzen duen jendeak berezko kalteberatasunari –eritasunari eta heriotzari barne– aurre egiteko dituen moduak eta arteak zapuztea.
"Ez al daude hipokondriakoenen artean “Medizina ofiziala” zalantzan jartzen duten asko etengabeko “terapia alternatiboetan” dantzan? Horretaz ari zen Illich hain zuzen ere 80ko hamarkadaren amaierarako “agente patogeno berri” batez ari zenean: modu asko dago kalteberatasuna, giza izaeraren hilkortasuna edo gorputz izatearen ukazioa indartzeko"
Zer adierazi nahi zuen Illichek –modernitatearen kritikorik sakonenak eta koherenteenak Giorgio Agambenen esanetan– hamabi urte geroago bota zuen esaldi txundigarri harekin, “gorputz sano baten obsesioa bilakatu da egungo eragile patogenorik nagusia” zioenean? Kontuok aurrera nola egin duten ikusita, iruditzen zait errazagoa zaigula egunotan hura ulertzea. Illichen lehenengo baieztapenei jarraitu zioten hamarkadetan asko izan ziren aurrez aurreko fronteak sortzen saiatu zirenak, osasunaren eta gainontzeko egiturazko instituzioen arloetan. Ohikoa zen “Medikuntza Alternatiboei” buruz aritzea, “Medikuntza Instituzionalaren” aurrean, baina industrializazioaren bulldozerrak berehala suntsitu zituen amets haiek, beste hainbat alegiazko fronte bezala. Eta medikalizazioari aurre egiten saiatzen ginenok ere nahiko erraz eman genuen amore, eta ezinbestean onartu eta probestu harekin zetozen onurak: gaitz hilkorren aurkako tratamendu arrakastatsuak, (bizi iraupenaren) bizi-itxaropenaren handitzea, etab. “Osasun-sistema alternatiboak” berehala bilakatu ziren “sistema osagarriak”, “benetako medikuntza zientifikoaren” nahi gabeko zenbait ondorio tratatzeko gai, edo estresa arintzeko bederen, luxu horiek ordaindu ahal zutenentzat –pobreentzat, hor zeuden zabor-janaria eta anbulatorioetako kontsultak.
Ez al daude hipokondriakoenen artean “Medizina ofiziala” zalantzan jartzen duten asko etengabeko “terapia alternatiboetan” dantzan? Horretaz arizen Illich hain zuzen ere 80ko hamarkadaren amaierarako “agente patogeno berri” batez ari zenean: modu asko dago kalteberatasuna, giza izaeraren hilkortasuna edo gorputz izatearen ukazioa indartzeko. Eta horregatik da agian hain adierazgarria, hainbeste alerta larrik jo eta gero –hondamendi ekologikoarena, errefuxiatuena edo datorren sistema ekonomiko eutsiezinarena, besteak beste–, pandemia bat izatea Mendebaldea Errealitatearekin kontaktu zuzenean jarri duena. Mendebalde hori Txinan hasten da egun, biopolitika irmoena eta gupidagabeena gauzatzeko gai dena.
Galdera hauek aireratzea da, beharbada, ateraldirik inozoena. Harrigarria izan liteke Ivan Illichen proposamenak gogoraraztea datorkigun paniko orokorreko egoeraren aurrean, baina ez dago, nire ustean, kontu premiazkoagorik: salbuespeneko egoera apokaliptiko baten baitan gauden honetan, osasunaz eta eritasunaz mugarik gabe eztabaidatzea baino ez zaigu gelditzen.
Juan Gorostidi Berrondo
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]