Lau azterketa eten ditu Osakidetzak

  • Susmopean dauden espezialitateetako lau azterketak bertan behera geldituko direla jakinarazi du Osakidetzak. Gainerako espezialitateetako probak egiten jarraituko dute.


2018ko ekainaren 07an - 10:58
Maria Jesus Mujika (Iturria: eitb.eus)

Oposizioetan iruzurra egon dela plazaratu eta egun gutxira, anestesiako, kardiologia eta angiologiako, kirurgia baskularreko eta kirurgia plastikoko hautaprobak geldiarazi ditu Osakidetzak.

Medikuen Euskal Sindikatuak, beste zortzi espezialitateetan ere irregulartasunak daudela salatu du. Osakidetzako zuzendari nagusiak  Maria Jesus Mujikak ez du baztertu beste espezialitateetan ere espedientea irekitzea, baina horretarako azterketen emaitzetan iruzur seinalea ikusi behar dela dio. Horregatik, Osakidetzak 67 espezialitateetako epaimahaiei informazio zehatza eskatu die.

Sindikatuak eta alderdi politikoak

LABek, irregulartasun hauek “normalizatuta zeuden jokamoldeak" zirela dio. Fiskaltzarekin elkartuko da eta “antzemandako irregulartasun oro” helarazi. ELAk ere justiziarengana jo zuen pasa den asteartean.

Bestalde, Maria Jesus Mujika eta Jon Darpon osasun sailburuari dimititzeko eskatu die.

EH Bilduk, adierazi du “iruzur zantzu serioak" daudela eta herritar asko izan daitezkeela kaltea jasan dutenak”. Iritzi berekoa da Elkarrekin Podemos: “Oso susmagarria da dena”.

Laura Garrido PPko ordezkariaren hitzetan, “frustazio handia sortu da hautaprobetan izena eman duten 90.000 lagunengan”. Hala ere, ez dute neurri zorrotzagorik eskatu.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, abiarazitako espedienteak argituko du kontua. “Horrelako kontuetan oso zorrotz jokatu behar da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude