Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.
Oroibideak 50.800 erreferentzia bibliografiko baino gehiago, 356 elkarrizketa eta milaka argazki biltzen ditu. Nafarroako Memoria Demokratikoaren artxibo digitala da Oroibidea, eta hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren artxibo digitala erreferente bihurtu da estatuan. Toki fisikoen memoria historikoaz harago doa proiektua eta Interneteko esparruari berariazko garrantzia eman diote.
Gatibutasuna edozein modutan jasan zuten pertsonak aintzat hartu dituzte, eta 2020an sortu zutenetik sarrera eta erreferentzia pertsonalen kopurua laukoiztu dute. Egun, 23.053 errepresaliaturen datuak biltzen ditu artxiboak eta horretarako, dokumentu-funts publikoak eta pribatuak jaso eta digitalizatu dituzte.
"Etorkizunaren zati handi bat Interneteko espazioan jokatzen da. Espazio hori, gainera, funtsezkoa da iragana berreskuratzeko eta egian eta erreparazioan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko", azaldu du Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak. Azpimarratu du halaber, Foru Exekutiboak egiten duen Memoria Historikoaren aldeko apustua ezinbestekoa dela, batez ere, estatuko hainbat tokitan izaten ari den "negazionismo olatu eta atzerapauso demokratikoen aurrean". Izan ere, hainbat lekutan Memoria Historikoaren Legea bertan behera uzten ari dela salatu du kontseilariak.
Oroibidean askotariko lekukotasunen testuinguruak bildu dituzte. Hala nola erregimen frankistaren biktimak, LGTB kolektiboko kideenak, emakumeen aurkako indarkeria kasuak edota erbesteratutako pertsonenak. Idatzizko testuak, audioak, elkarrizketak, bideoak, dokumentu juridikoak, hobien mapak eta bestelako materialak jasotzen ditu Oroibideak.
Bestalde, bilaketa errazteko, zenbait iragazki ondu dituzte hitz-gakoen arabera edukia sailkatzeko. Hala, herritar orori memoria historikoa irisgarri egin nahi diote. Eta bereziki, belaunaldi gazteenei, ‘Memoria duten Eskolak’ programaren bitartez, “memoria kritikoa sustatzeko, bizikidetzan oraina eta etorkizuna eraikitzeko tresna gisa”, gaineratu du kontseilariak.
Bizikidetzarako bidean bestelako erronka bati ere aurre egin nahi diote Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak legegintzaldi honetan: Erorien Monumentua. Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatu dute eta Joseba Asironen aginte taldeak behin betiko konpondu nahi du afera.
Frankistak gogoratzeko monumentuari beste esanahi bat ematea ezinezkoa litzatekeela argudiatu dute eraistearen aldekoek. Gaurkoan, Ollok mahai gainean dauden proposamenak zeintzuk diren argitu ez baditu ere, legegintzaldi honetan akordioa erdietsi eta irtenbidea topatuko diotela irmoki aitortu du.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.