Oraingoz konfinamendua baztertu du Espainiako Gobernuak

  • Europako hainbat herrialde hartzen ari diren konfinamendu neurrien harira, Hego Euskal Herrian ere aukera hori ahoz aho dabil. Hala ere, itxura guztien arabera, datozen egunetan bederen ez da indarrean jarriko etxealdi agindurik.


2020ko azaroaren 02an - 17:12
Ilustrazioa: Maitane Gartziandia. Ilustrazioa: Maitane Gartziandia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Osasun Ministerioak astelehen honetan ezezkoa eman dio Asturiaseko Autonomia Erkidegoak egindako konfinamendu eskaerari. Asturiasek gaur bertan eskatu du baimena datorren asteazkenetik aurrera “funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko guztia eteteko” eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratzeko. Ministerioaren ustez, oraindik bada tartea horrelako neurri bat hartu baino lehen, eta ikusi behar da datozen egunetako datuak nolakoak diren.

Iñigo Urkullu lehendakaria ere norabide bertsuan abiatu da gaur egindako adierazpenetan, esanez komeni dela hamar bat egun iragatea alarma egoera berriarekin hartutako neurriek zein eragin duten ikusteko eta hori datorren ostegunerako hobeto jakingo dela. Kutsatuen kopuruez gain, ospitaletako egoera zein den ere aztertu behar dela adierazi du. Hala ere, egoerak eskatzen badu neurri gogorragoak har ditzakeela aipatu du, bai gaueko etxeratze aginduari lehenago ekinez, bai Frantziako Estatuaren konfinamendu eredua ezarriz (konfinamendua, baina eskolak eta lan mundua irekita), edo beharko balitz, baita martxokoaren gisako konfinamenduarekin ere.

Nafarroako Gobernuak, bestalde, Espainiakoaren tesiei jarraitu die eta erabateko konfinamendua arbuiatu du oraingoz. Egun batzuetan beheranzko joera izan denean, igandean 525era egin zuen gora kutsatuen kopuruak foru erkidegoan. Datuen norabidearen ondorioz, Nafarroako Legebiltzarrak astelehen honetan iritzi dio foru gobernua ez dela egoera kontrolatzen ari. PSNk, alabaina, azken egunetako beherakadetan arnas keinu bat ikusi nahi du eta konfinamenduaren aurretik egun batzuk itxaron behar direla dio. Oraingoz Geroa Bai eta Ahal Duguren sostengua segurtatua du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude