"Gazako Fundazio Humanitarioak" banatutako janarian oxikodona aurkitu dute.
Gazako Gobernuak salatu duenez, Gazako Fundazio Humanitarioak (GHF) laguntza humanitario gisa banatutako irin-zakuetan oxikodona pilulak aurkitu dituzte, opioide indartsu bat. Amerikako Estatu Batuek eta Israelgo Estatuak babesten dute erakunde hori. Gazako Gobernuaren komunikatu ofizialaren arabera, "irin-zakuen barruan pilula horiek aurkitu zituzten herritarren lau testigantza dokumentatu" dituzte, eta posible da "substantzia narkotiko horietako batzuk irinean bertan ehotu edo disolbatu" izana. Mendekotasun handiko farmakoa da oxikodona, min larriko kasuetan bakarrik preskribatuta dagoena, eta ustekabean hartzeak arazo larriak eragin ditzake, bertako medikuek ohartarazi dutenez.
Gazako Gobernuaren Hedabideen Bulegoak Israelgo Estatuari egotzi dio krimen lazgarri horren erantzukizuna, Palestinako ehun sozialaren mendekotasuna eta suntsiketa hedatzea izango lukeena helburu, eta substantzia horiek "laguntza humanitario" gisa sartu ahal izateko sionistek egindako blokeo-mugimenduak salatu ditu.
Omar Hamad botikariak esan du genozidio modurik arbuiagarriena dela aurkitutakoa, eta Khalil Mazen Abu Nada doktoreak, berriz, "gure kontzientzia soziala ezabatzeko bitarteko" gisa deskribatu du Middle East Eye-n. Pilulen irudiak sare sozialetan zabaldu dira, eta alarma sortu dute.
Asier Genua familia-medikuak X sare sozialean ohartarazi duenez, oxikodonak arnasketa-depresioa, kontzientzia-alterazioak eta adikzio larria eragin ditzake. "Medikuntza gerra kimikoaren eta genozidioaren mesedetan jartzearen adibide lazgarria", salatu du.
GHF 2025eko maiatzean sortu zuten eta, AEBetako eta Israelgo Estatuko militar ohiek eta kontratista pribatuek kudeatzen dute. Nazioarteko erakundeek eta GKEek kritikatu egin dute gardentasun faltagatik, laguntza humanitarioaren militarizazioagatik eta biztanleria zibilarentzako dituen arriskuengatik. 500 palestinar baino gehiago erail eta milaka zauritu dituzte azken hilabetean GHFren banaketa-zentroen inguruan.
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]
Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.
Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Ikuspegi zorrotzeko gizona, ahobizarrik gabe mintzo da Rashid Khalidi (New York, 1948). Jatorri palestinar eta libanoarreko historialari estatubatuarra da, Ekialde Hurbilean espezialista. Palestinako politikagintzan eta diplomazian parte hartze zuzena izan duen familia bateko... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
"Israelgo segurtasun indarrek zibilak hil zituzten, tartean, bandera zuri inprobisatuak zituzten haurrak. Frankotiratzaileek buruan egin zieten tiro umeei, baita haur jaioberriei ere”.
Monumentu historikoak, aztarnategi arkeologikoak, artxiboak, liburuak, artefaktuak... Gazako ondarea bonben pean galtzen ari da. 5.000 urtetako iraganaren aztarnak betirako galduak. Hori ez da "gerra-istripu" bat edo genozidioaren "albo-kaltea". Aspaldian... [+]