On-line jokoen zale kopuruak gora egin du Espainiako Estatuan

  • Koronabirusaren krisiak behartuta, itxi egin dituzte apustu etxeak, baina bada norbere etxetik jokatzen segitzeko modurik. Konfinamendu garaian on-line jokoetan zaleak ugaritzen ari direla-eta, joko horien publizitatea mugatzea erabaki du Espainiako Gobernuak.


2020ko apirilaren 02an - 15:51

Mota horretako webguneen iragarkiak ia %100ean debekatu dituzte Espainiako Estatuan, irrati, telebista eta interneten. Goizeko 1:00etatik 5:00etara baino ezingo da egin publizitatea, telebistan. Ludopatia arazo patologiko bilakatu daitekeela argudiatu du Alberto Garzón Kontsumo ministroak.

Neurri eraginkorra?

Egunean zehar iragarkiak debekatze hutsa neurri nahikoa eraginkorra izango ote den, zalantzak agertu dituzte menpekotasunekin lanean dabiltzanak. Horrez gain, adierazi dute neurriak ez lukeela bakarrik konfinamendu garaia iraun behar eta gero ere mantendu beharko litzatekeela publizitatearen debekua, webgune hauek sortzen dituzten arazo eta adikzioak kontuan harturik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude