Koronabirusa, apustu etxeen gaitzaren aurkako txerto eraginkorra

  • Koronabirusak gogor astindu du herrialde askoren ekonomia. Arlo bakan batzuen produkzioa igo dute eta beste askorena, aldiz, ia zerora jaitsi da. Azken honen adibidea dira apustu etxeak. Beren bazka nagusia galdu dute: kirol ekitaldirik gabe, negoziorik eta etekinik ez.


2020ko martxoaren 23an - 09:43
Irungo apustu etxe baten aurkako ekimena 2019ko maiatzean. Argazkia: Bidasoako Hitza

Egoera lazgarria da sektorearentzat. Europako futbol, saskibaloi eta teniseko liga handiak eta 1 Formulako auto eta motorren itzulirik gabe galerak izugarriak dira. Kirol guztietan izan du eragina birusak, eta horrek milioi askoko galerak eta egutegi-arazoak eragin ditu. Horren azken froga nagusiak: Tokioko Olinpiar Jokoak eta Eurokopa –Bilbon partidu batzuk hartuko zituena–.

Apustu-etxeak bizirik daude online, baina kaleko egoitza gehienak itxita daude. Ezer gutxi geratzen da apustu egiteko. Raul Paniaguak El Periodicon jaso duenez, galgo eta zaldi lasterketek, gaur gaurkoz, aktibo jarraitzen dute Britainia Handian. Futbol pixka bat ere geratzen da, Bielorrusia, Burundi, Singapur, Turkmenistan eta Angolako ligak, adibidez. Baina hutsunea inoiz ikusi gabekoa da. Telebistako informatiboetan kirolei utzitako ohiko tarte potolo hori nola bete ez dakitela ikusi besterik ez dago.

Herritarren galera, apustu-etxeen irabazia

Espainiako Estatuko herritarrek 750 milioi xahutu zituzten apustu pribatuetan 2018an: 355 lokaletan eta 395 online. Apustuek 6.963 milioi euro mugitu zituzten 2018an, Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako azken datu ofizialen arabera. Batez beste, hilean 62,5 milioi euro gastatuta, pare bat hilabeteko geldialdiak 125 milioiko galera eragingo lieke, 2018ko datuei erreparatuta.

Agian arrazoi horrengatik, William Hillek –munduko apustu etxe garrantzitsuenetako batek– diru asmorik gabeko online txapelketa batean apustu egitea ahalbidetu du. Orain arte ikusi gabekoa. Bilbon jaiotako Ibai Llanos esatariak, Espainiako gizonezkoen futbol ligako lehen mailako hogei jokalarirekin batera, bultzatu duen bideo-joko ezagun batean txapelketa antolatu du eta apustu etxeak, negozio gose, ekitaldi hori eskaini du diru-apustua egiteko. Llanosek berak salatu du erabaki hori txapelketa hasi aitzin.

Apustu-etxeek utzitako hutsune hori, Internet bitartez jokoan egin eta diru apustuak egiteko aukera eskaintzen duten kasinoek bete dezakete. Apustuen inguruko jarrera eta ikuspegia aldatu gabe eta apustu-etxeen negozio zorrotz mugatuko duen legerik gabe, nekez egingo baitzaio aurre apustuaren kultura suntsitzaileari. Baita konfinamenduan egonik ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude