Oinarrizko errenta unibertsala ezartzea bideragarria dela frogatu dute Gipuzkoan

  • Gipuzkoan oinarrizko errenta banakakoa, unibertsala eta baldintzarik gabekoa ezartzea bideragarria dela eta herritarren %75ak baino gehiagok bere bizi maila hobetuko lukeela frogatu du Jordi Arcarons Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia katedradunak, gakoa borondate politikoa dela argi utziz.


2014ko otsailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Herritarren %75ak baino gehiagok bere bizi maila hobetuko luke errenta unibertsalarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Herritarren Oinarrizko Errentari buruzko XIII. Sinposioan egin dute simulazioa, 2011ko datu ekonomikoak eta demografikoak aintzat hartuz. Aberastasunaren birbanaketa eginez, oinarrizko errentarekin 18 urtetik gorako biztanleek 658,5 euro jasoko lituzkete hilero eta adin txikikoek 131,7 euro.

Horretarako, zerga sistemaren erreforma gauzatu beharko litzateke, nahiz eta Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak adierazi duen oraingoz ez dutela halako proposamenik egingo. "Eztabaida eragitea" izan da sinposioaren asmoa, "gauzak beste era batera egin daitezkeela" frogatzea. Rodriguezen hitzetan, ezberdintasunik gabeko gizarte bat eraikitzeko eta pobrezia murrizteko balioko luke errenta unibertsalak, gutxieneko baliabideak bermatuko bailizkieke herritar guztiei.

Simulazioaz gain, hainbat mahai-inguru eta hitzaldi egin dituzte sinposioaren baitan, oinarrizko errenta ezartzeak izango lituzkeen onurez gogoetatzeko. Lan arloan eta oro har baldintza ekonomikoei dagokienez gizonen eta emakumeen artean ematen den desoreka gainditzeko balioko lukeela eta emakumearen askatasunaren bidean aurrerapausoa litzatekeela azaldu zuen, esaterako, Carme Porta Kataluniako Parlamentuko diputatu ohiak. Krisi garaiko murrizketek eragin dituzten antsietate eta depresio sintomen aurrean, oinarrizko errenta gizarte babeserako elementu garrantzitsua litzatekeela ere adierazi zuen Sergi Raventós gizarte desberdintasun eta oinarrizko errentan adituak.

Sinadura bilketa

Hilabeteotan, bestalde, oinarrizko errenta unibertsalaren gaia Europar Batasunera eramateko sinadura bilketa egin dute Euskal Herrian, eredu ekonomiko honen gainean ezagutza eta eztabaida sustatzeko asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude