Xabier Abian: "Aberastasuna birbanatzeko tresna egokia da oinarrizko errenta unibertsala"

  • Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko eztabaida Europar Batasunera eramateko sinadurak bildu dituzte hilabeteotan Euskal Herriko hamar bat eragile sozial eta sindikalek. Eragile horietako bat den Prestazio Sozialen Aldeko Asanblada Irekiko Xabier Abian elkarrizketatu dute Info7 irratian.


2014ko urtarrilaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gaia Europar Parlamentura eramateko sinadura bilketa egin dute.

Abianek azaldu duenez, herritar guztiei gutxieneko diru-sarrera bat bermatzean datza oinarrizko errenta unibertsala. Eraldaketa sozialerako tresna eraginkorra dela azpimarratu du, ezkerrak indartu beharreko alternatiba eta aberastasuna birbanatzeko tresna egokia: “Oinarrizko errenta unibertsala bezain inportantea da berau nola finantzatu: birbanatzailea izan behar du, gehien dutenek ordaindu behar dute, zergen bidez eta abar. Katalunian egin duten ikerketaren arabera, oinarrizko errentarekin biztanleen %80a irabazten aterako litzateke eta %10ak, aberatsenek, ordainduko lukete. Gaur egun guztiz kontrakoa gertatzen da: diru publikoa aberatsengana eta bankuetara doa eta gainera gehien dutenei zergak jaisten zaizkie”.

Oinarrizko errentak onura handiak eta mota guztietakoak ekarriko lituzkeela azaldu du Abianek. Esaterako, langileriaren negoziazio indarra handituko luke. “Gaur egun oso gaizki ordaintzen diren lanen soldatak igoko lirateke, inor ez litzatekeelako behartuta egongo horiek hartzera, eta greba eta lan gatazketarako oinarrizko erresistentzia funtsa egongo litzateke”.

Prestazio sozialen arazoa ere konponduko litzatekeela uste du Abianek, prestazioek egun sortzen duten estigmatizazioa ezabatuz. “Denok kobratuko genukeelako, guztien eskubide izango litzateke”. Prestazio sozialen “tranpari” aurre egiteko ere balioko luke: “Asko hor geratzen dira harrapatuta, batez ere beldurragatik, lan bat hartuz gero zer gerta daitekeen, berriz ere kaleratu eta diru-sarrerarik gabe geratuko ote diren… baina oinarrizko errentarekin jendea ez litzateke gutxieneko prestazio hori galtzearen beldur izango”.

Sinadurak biltzeak eztabaida helburu

Gaia Europako Parlamentura eramateko milioi bat sinadura dira beharrezko. Nahiz eta lortuko ez zutela jakin (200.000 bat sinadura bildu dituzte Hego Euskal Herrian), helburua bete dela esan du Xabier Abianek: “Eztabaida sortzea eta batez ere jendeak oinarrizko errenta ezagutzea, askok ez zuelako ezagutzen eta hori behintzat lortu dugu”. Gaia lantzen jarraituko dutela eta epe luzerako ekimena dela adierazi du elkarrizketatuak. Eztabaidarekin jarraitzeko, adibidez, sinposioa egingo da Donostian.

Informazio gehiago:

ARGIAn behin baino gehiagotan landu dugu gaia, besteak beste Lana ez litzateke beharra izango eta Jaiotzeagatik dagokigun soldata erreportajeetan, eta Oinarrizko errenta unibertsalaren alde iritzi artikuluan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude