Obamak dio Palestinak berezko estatua izatea merezi duela

  • Barack Obamak adierazi du AEBek lan egingo dutela Israelek eta Palestinak estatu bana izatearen alde. Zisjordanian egin dute bilera presidente amerikarrak eta Mahmoud Abbasek, Autoritate Palestinarraren buruak. Obamaren arabera, bi herrialdeen arteko negoziaketarekin soilik lor daiteke alde guztiak aseko dituen akordioa.


2013ko martxoaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Barack Obama eta Mahmoud Abbas, Zisjordanian izandako bileran (Argazkia: rt.com/Reuters, Jason Reed)

Obamaren ustez, Israelen asentamendu politika ez da egokia bakea lortzeko, eta Netanyahuri eskatu dio plana aldatzeko. AEBetako presidenteak dioenez, okupazioa duintasunaren kontrako erasoa da, eta palestinarrek ez dute halakorik merezi. Hala ere, nabarmendu du gai “konplikatua” dela eta zaila dela gauetik goizera konpontzea.

Akordioa “ezinbestekoa” da Obamarentzat. Bere ustez, Israelek eta Palestinak biei mesede egingo dieten ekintzen alde lan egin behar dute, haien arteko konfiantza indartzeko. Adostasunaren bidetik bi estatu sortzea posible da AEBetako presidentearen ustez. Dena den, garbi utzi du Israelen segurtasuna ere ziurtatu behar dela.

Israelen okupazio politika salatzea zilegi dela azpimarratu du Mahmoud Abbasek. Izan ere, NBEk hamahiru ebazpen eman ditu asentamenduen kontra eta Israelek ez ditu bete. Autoritate Palestinarraren presidentearen ustez, kolonizazio politikarekin bukatzean bidea erraztuko da. Halaber, gogoratu du Israelek estatu palestinarra aitortzean, “57 estatu islamiar eta arabiarrek” hura onartuko dutela.

Obamak ez du harrera ona izan                                   

Palestinar askok ez du Obamaren etorrera begi onez ikusi. Israelen gertuko aliatua dela salatu dute, eta ez duela estatu palestinarra eraikitzeko borondaterik. Horren adibide da, haien ustez, NBEn betoa jarri izana.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Netanyahu eta zenbait agintari sionista atxilotuak izateko arriskuan?

Nazioarteko eta Israelgo hedabideek zabaldu dute Nazioarteko Zigor Auzitegiak (NZA) asmoa duela Israelgo zenbait agintari atxilotzeko, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita.


Turkiak harreman oro eten du Israelekin eta genoziodioagatik salatuko du Nazioarteko Auzitegian

Turkiak jakinarazi du Israelekin zituen merkataritza harreman guztiak eten dituela eta Nazioarteko Justizia Auzitegian Israelen aurkako genozidio salaketarekin bat egitea eskatuko duela.


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


2024-05-02 | ARGIA
Rafah bonbardaketaz babesteko biderik ez da existitzen

34.500 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude