Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

  • Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 20an - 08:06
Azken eguneraketa: 09:08
Nerea Ibartzabal txapeldun.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bete-bete egin da gaur arratsaldean Bilbao Arena Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ia 4.000 lagun elkartu dira zortzi bertsolarien lana entzutera.

Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik.

Horrela geratu da sailkapena.

    Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5

    Jone Uria Albizuri...............................866

    Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5

    Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5

    Onintza Enbeita Maguregi.................489,5

    Aitor Bizkarra Ruiz.............................486

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484

    Gorka Pagonabarraga Agorria...........464

Gai-emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Idoia Anzorandia Kareaga aritu dira. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

 


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko irailaren 18
Bertso bazkari berezia irailaren 26an Azpeitian
Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari

2026ko irailaren 9
Udane Mugerza Salegi, Talde Antolatzaileko kidea
"Arnasgune ibiltaria da txapelketa"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.