Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa, aretoa bete duten 180 bertsozaleren aurrean. Sei bertsolari aritu dira han kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Amaia Elizagoien Varela, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Baztango Udalaren laguntzarekin.
Saio puntuagarriaren ostean, Xabat Illarregik eskuratu du puntu gehien (365,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta azaroaren 16an Tafallan izango den finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Endika Legarra (349,5) , Josu Sanjurjo (336), Julen Zelaieta (321), Amaia Elizagoien (320,5) eta Patxi Castillo (296,5).
Honela geratu da saioko sailkapena:
1. Xabat Illarregi Marzol: 365,5
2. Endika Legarra Nuin: 349,5
3. Josu Sanjurjo Alzuri: 336
4. Julen Zelaieta Iriarte: 321
5. Amaia Elizagoien Varela: 320,5
6. Patxi Castillo Graciarena: 296,5
Heldu den igandean segituko du txapelketak, Los Arcosen jokatuko den lehenengo faseko laugarren eta azken saioarekin. Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabi Maia Etxeberria, Ander Aranburu Arriolak gai-jartzaileak gidatuta.