Nagore Laffage omentzeko Eguesibarko kale bati haren izena jarri nahi diote

  • Nagore Laffageri kale bat eskaintzeko proposamena aurkeztu dute Eguesibarko Udalean. 2008ko Sanfermin jaietan Jose Diego Yllanesek hil zuen Irungo gazteari Nafarroako Foru Erkidegoan eskainiko zaion lehenbiziko kalea izango litzateke.


2013ko azaroaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Laffageren omenezko ekitaldia aurtengo uztailean (argazkia: Ekinklik!)

Datorren ostegunean Eguesibarko udaletxean egingo den osoko bilkuran bozkatuko dute proposamena Nafarroako Noticias egunkarian irakur daitekeenez.

Onartzekotan, azaroaren 25ean inauguratuko litzateke Laffageren izena daraman kalea, emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez.

Iruñeko Udalean ere proposatu zuten kale bati Laffageren izena jartzea baina Enrique Maya alkateak ez zuen begi onez ikusi, “beste biktima asko” ere badaudelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude