Nagore Laffageri kale bat eskaintzeko proposamena aurkeztu dute Eguesibarko Udalean. 2008ko Sanfermin jaietan Jose Diego Yllanesek hil zuen Irungo gazteari Nafarroako Foru Erkidegoan eskainiko zaion lehenbiziko kalea izango litzateke.
Datorren ostegunean Eguesibarko udaletxean egingo den osoko bilkuran bozkatuko dute proposamena Nafarroako Noticias egunkarian irakur daitekeenez.
Onartzekotan, azaroaren 25ean inauguratuko litzateke Laffageren izena daraman kalea, emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez.
Iruñeko Udalean ere proposatu zuten kale bati Laffageren izena jartzea baina Enrique Maya alkateak ez zuen begi onez ikusi, “beste biktima asko” ere badaudelako.