Nafarroan ostiraletik aurrera malgutuko dituzte neurriak

  • Ostalaritza guneen itxiera gauerdiko hamabiak arte atzeratuko da, eta kirol eta kultur ekitaldietan baimendutako edukiera handitu. Ipar Euskal Herrian eta EAEn ere malgutuko dituzte neurriak.

Nafarroako Gobernuko kideen eta ostalaritza sektoreko ordezkarien arteko bilera, 2020ko azaroa. Argazkia: navarra.eus

2021eko ekainaren 17an - 10:35
Azken eguneraketa: 12:40

Nafarroako Gobernuak, ekainaren 18tik aurrera, neurri berriak ezarriko ditu ostalaritzan eta beste hainbat sektoretan. Ostalaritzaren ixteko ordua gaueko hamaiketatik gauerdiko hamabietara arte atzeratuko dute, eta edukiera %30etik %50era igo. Kultur jardueretan, berriz, aforoa %60koa izango da. Erabaki horiek uztailaren 1era arte egongo dira indarrean.

Irekiera ordu betez luzatzeaz gain, taberna eta jatetxeetan sei pertsona egon ahal izango dira mahai bakoitzean. Haien artean 70 zentrimetroko segurtasun tartea errespetatu beharko dute, eta beste mahaien artean, bi metroko distantzia. Hoteletan, berriz, gune komunen gehienezko edukiera %60koa izango da, eta ekitaldi bereziak —ospakizunak, jaunartzeak, batailoak ezkontzak...— antolatzen dituzten establezimenduetan 50 pertsona egon ahal izango dira barnealdean eta beste 100 kanpoaldean.

Kultur eta kirol jardueretan ere neurri berriak

Liburutegietan, museotan eta erakusketa geletan ere %60koa izango da aforoa, eta gehienez, 300 lagun bildu ahalko dira. Zinemetan, antzokietan eta auditorioetan, bestalde, aldez aurretik esleitutako eserlekuak izan beharko dituzte hurbiltzen direnek. Kultur ekitaldi horiek hamabiak arte antolatzen ahalko dira.

Kirol jardueretan publikoa baimenduko da, %50eko gehienezko edukierarekin. Barnealdean, 300 pertsona egon ahalko dira, eta kanpoaldean, 600. Piszinak gaueko hamarrak arte irekiko dira, eta %60ko edukiera izango dute, aldagela eta dutxetan izan ezik (%50 izango da muga). 

Beste sektore batzuetan ere aldatuko dira baimendutako edukierak. Akademietan eta arautu gabeko ikasketa zentroetan %60 izango da aforoa, eta peñetan eta elkarte gastronomikoetan, berriz, %40. Erabilera anitzeko espazioak %50ean okupatu ahalko dira, bingoak, joko-aretoak eta antzekoak bezala.

Ipar Euskal Herria eta EAE

Ipar Euskal Herrian, gaurtik aurrera ez da beharrezkoa izango kanpoaldean musukoa erabiltzea, jende pilaketak egoten diren leku gutxi batzuetan (azokak edo kirol ikuskizun zehatzak) ez ezik. Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Urkullu lehendakariak ekainaren 18rako deitu du LABI, datorren astelehenetik aurrera neurriak malgutuko dituzten erabakitzeko: establezimenduak gaueko ordu bata arte irekitzea, ostalaritzako mahaietan 6 pertsona bildu ahal izatea, 'txokoak' zabaltzea eta kirol jardueretan publikoa baimentzea, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude