Nafarroan 21 kutsatu berri, eta Orion agerraldi baten arriskua

  • Nafarroako kasuak bi fokutan zentratuta daude, herrialdearen iparraldean bata eta Iruñerrian bestea. Orion sei kasu detektatu dira larunbatetik astelehenera.


2020ko ekainaren 22an - 17:35
Nafarroako ospitale bat. Argazkia: euskalerriairratia.eus.

Igandean, egun bakarrean, koronabirusak kutsatutako 21 herritar identifikatu dituzte Nafarroako osasun zerbitzuek. Kasu guztiak bi fokuren artean banatzen dira. María Chivite presidenteak azaldu du batak zein besteak familiarteko topaketekin zerikusia dutela. Santos Indurain Osasun sailburuak kutsatutako gehienek ez dutela sintomarik agertu, eta bakartzen ari dituztela.

Orion sei herritarrek eman dute positiboa azken egunetan: hiru larunbatean, bi igandean eta bat astelehenean. Nekane Murga Osasun sailburuak lasaitasun mezua helarazi du Orioko datuen aurrean. Ziurtatu du kutsatutako herritarrekin harremana izan duten beste 50 pertsona ingururi egin zaizkiela PCR testak eta emaitzak negatiboak izan direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude