Nafarroako kasuak bi fokutan zentratuta daude, herrialdearen iparraldean bata eta Iruñerrian bestea. Orion sei kasu detektatu dira larunbatetik astelehenera.
Igandean, egun bakarrean, koronabirusak kutsatutako 21 herritar identifikatu dituzte Nafarroako osasun zerbitzuek. Kasu guztiak bi fokuren artean banatzen dira. María Chivite presidenteak azaldu du batak zein besteak familiarteko topaketekin zerikusia dutela. Santos Indurain Osasun sailburuak kutsatutako gehienek ez dutela sintomarik agertu, eta bakartzen ari dituztela.
Orion sei herritarrek eman dute positiboa azken egunetan: hiru larunbatean, bi igandean eta bat astelehenean. Nekane Murga Osasun sailburuak lasaitasun mezua helarazi du Orioko datuen aurrean. Ziurtatu du kutsatutako herritarrekin harremana izan duten beste 50 pertsona ingururi egin zaizkiela PCR testak eta emaitzak negatiboak izan direla.