Beste urte batez, haserrea eta ondorioz datozen erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko web orrian pilatu dira, Magisteritzako azken oposaketa deialdian jarraitutako aukeraketa prozesua dela eta. Aipatutako erreklamazioek hilabete batzuk pasa arte itxaron beharko dute beren ebazpena iristeko, behin prozesu osoa itxita dagoenean. Gainera, hurrengo ikasturtea antolatzeko larritasunak lekurik gabe utzi du funtzionario bilakatzearen koherentziari buruzko hausnarketaren garrantzia.
Departamentuak egin beharreko hausnarketaren lehenbiziko gakoa antolaketa eremuan dago. Giza Baliabideetan egondako langile eskasiak, antolaketa kaosa eragin du batzuetan; eta bestetan, epe administratiboak bete gabe eta partehartzaileek eskatzen zuten dokumentazioaren errebisio eskaerak erantzunik gabe geratu dira. Gainera, deialdian ez dira, beste erkidegotan gertatzen den bezala, ebaluazio irizpideak zehaztu, zeinak ekainaren 14an argitaratu ziren, frogak hasi baino 10 egun lehenago.
Eremu estrukturalari dagokionez, fase desberdinen segidak alde memoristikoa balioesten du irakaskuntza jardunerako gaitasunaren gainetik, zati teorikoarekin hasiz eta zati praktikoa defendatzeko aukerarik gabe utziz, zeinetan benetan praktikan jartzen diren pertsonen bertute profesionalak. Hainbatetan, aipatutako neurri hau Katalunia bezalako beste erkidego batzuetan konpondu izan da, prozesuari fase pedagogikoarekin hasiera emanez, hau da, Programazioa eta Unitate Didaktikoarekin, eta idatzizko azterketa bigarren une baterako utziz. Kasurik esanguratsuena Musikako espezialitatean gertatu da, zeinetan, Nafarroan ez bezala, erkidego gehienetan bakarkako interpretazio froga bat eskatzen den.
Ebaluazio irizpide urriak eta epaimahaiek erabilitako ponderazio errubriken informazio publikoaren gabeziak, biak edozein hezkuntza curriculumaren oinarrizko elementuak izanik, erakusten dute irakaskuntzako sarbidea erabat subjektiboa dela
Proben garapenari dagokionez, ebaluazio irizpide urriak eta epaimahaiek erabilitako ponderazio errubriken informazio publikoaren gabeziak, biak edozein hezkuntza curriculumaren oinarrizko elementuak izanik, erakusten dute irakaskuntzako sarbidea erabat subjektiboa dela, zortearen eta tribunalaren nekearen menpekoa dela hein handi batean. Are gehiago, esan beharra dago, programazioaren defentsan eta ez unitatearen defentsan erabiltzeko material lagungarriaren erabilpenaren aukera, 276/2007 ED-ak zehazten duena, eguneroko jardunarekin erabat uztar ezina dela.
Ezin aipatu gabe utzi gaitegi eta testu liburuetako informazio subjektibo eta desfasatua, akademia eta sindikatu batzuei mesede egiten dien afera, interesez jositako industria txikia agerian utziz, funtzio publikora sartzeko gaitegi bakar batekin indargabeturik geratuko litzatekeena.
Bukatzeko, ekaitz perfektu hau sustatu eta bide ematen dion zutabe tinkoa, kontratazioa arautzen duen Lege Forala da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak indargabetua, baina Departamentuaren errekurtso bati esker indarrean dagoena. Honek, kontratazio zerrenden eta oposaketen arteko lotura ezartzen du, 2007an CDNko kontseilariak inposatu zituen lehentasunezko zerrenden bidez, ikasturtearen hasieran ikusi denez kontratazio arazoak konpondu ezinik utziz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu