Myanmarko lantegietako sindikatuko langileak kaleratu ditu Inditexek

  • Mango eta Zara arropa ekoizleen Myanmarren dituzten lantegietako langileek salatu dute koronabirusa dela eta sindikatutako kideak kaleratu dituztela, eta ez sindikalak mantendu. Penn Stateko Unibertsitateko Munduko Langileen Eskubideen Zentroak gehitu du enpresak hainbat eskari bertan behera utzi duela, eta egoera baliatu duela “kontratu deserosoak” kentzeko.


2020ko apirilaren 03an - 09:25
Myanmarko Inditexeko langileak protesta egiten.

4,1 milioi langilek egiten dute lan industria horretan. Andrew Tillett-Saks Asiako lan sindikatuetako kideak Twitter bidez salatu du gertatutakoa: “Krisia ez da aitzakia sindikatuei eraso egiteko. Krisi honek gehiago kolpatuko ditu langileak, ezin dugu onartu krisia mozorrotzat erabiltzea sindikatuak desagerrarazteko”.

Penn State eta WRCk kaleratutako txosten baten arabera, Myanmar alboko herrialdeko, Bangladesheko arropa hornitzaileen %58ak ekoizpena gelditu behar izan dute. Horrez gain, erosleen %72ak lehengaien gastuak ordaintzeari ezezkoa eman diola gehitu dute.

Hala ere, Bangladesheko Arropa Eskulangileen eta Esportatzaileen Erakundeak (BGMEA) nazioarteko konpainiei langileak babesteko deia egin die, kaleratzeak haiek eta beren familiak “suntsituko” lituzkela argudiatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude