Ikusiak ditut dagoeneko, ortzemugarantz begiratu eta guganantz abiatzen Apokalipsiaren lau zaldunak. Lehena zaldi zuri baten gainean dator mundua konkistatzera su eta gar; bigarrena, zaldi gorrizta baten gainean, gerra zabaltzera dator; zaldi beltzaren gainean datorrenak, ostera, gosetea, txirotasuna eta miseria barreiatuko du gure planetan; eta zaldi horiaren gainean herio dager, sega luzea eskuan. Ez dakigunik edo ezagutzen ez dugunik bai? Mundua mundu denetik edota gizakia gizaki denetik ari dira zaldun horiek gure artean, Biblia-k itxura antropomorfikoa eman aurretik ere.
Heriotza naturalean (?) pentsatzen dabiltzan horiek, bat-batean, beren onetik kanpo bukatuko dute, heriotza imminentearen aurrean. Lasai egoteko eskatzen digute agintariek (politikariek eta lurperatzaileek). Beste batzuek, ordea, neurriak hartzeko (medikuek eta histeria kolektiboan atsegin hartzen duten psikotikoek). Epidemia pandemia bilakatzeko arriskua ikusten omen dute aditu guztiek. Baina pandemiak bizitoki du gurean betidanik, mundu zabaleko zoko-moko orotan hedatuta, eta ez diogu erantzun histerikorik eman: gripea, HIES, beldurra, kolesterola, tentsioa, Ebola, minbizia, behi eroak, oilalokak…
Teoria bat dago mahai gainean. Lur planetan populazio gehiegi bizi da. Soberakin da jende asko, planetak eztanda egingo ez badu. Ez dago egun ziorik mundu osoko gerra konbentzionala egiteko. Bada, sor dezagun laborategi gubernamental batean birus kaos-zale bat, hirurogei urtetik gorako lagunak baino hilko ez dituena. Pertsona ahulenak, herio hurkoago dutena bizi baino. Modu horretan, populazio mundialaren hazkundea eten egingo da, eta zelanbaiteko giza-oreka izango du lur planetak denbora ertainean. Izua, psikosia eta histerismoa globalizatu dira dagoeneko. Eta suizidio kolektiboak ikusiko ditugu nonahi, Azken Epaiketaren Eguna jada berton dugula argudiatuta. Norvegia eta Ipar Poloaren artean dagoen bunker menderaezin batean (Azken Epaiketaren Eguna du izen), badaezpada, mundu zabaleko haziak ari dira biltegiratzen, etor litekeen kataklismoaren ostean izango den basamortuari aurre egin ahal izateko.
Ez, ez da bromatarako auzia, jakina. Miseria, gosetea, gerra eta heriotza eguneroko ogia dira planeta honetan, hauek dira benetako pandemiak. Baina Edena ere arriskuan dago egun, beti egon da, eztul madarikatu batek eraman gaitzake eta zakutik hartzen, doministiku egin orduko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]