Munduan 350.000 baino gehiago dira dagoeneko COVID-19k hilak

  • Ofizialki SARS-CoV-2 deitu koronabirusak munduan hil dituen jendeen kontabilitateak dagoeneko gainditu du 350.000ko kopurua, Worldometers estatistika zerbitzuak aditzera eman duenez. Test bidez COVID-19az kutsatutakoen kopurua 3,6 milioitara iritsi da, bi eguneko epe laburrean 500.000  kasu berri gehituta

Emakumea maskara jantzita Rio de Janeiroko tren geltoki nagusian joan den martxoan. (Argazkia: Ricardo Moraes)

2020ko maiatzaren 27an - 08:04

Maiatzaren 27ko goizaldean estatistikek erakusten dutenez, planeta osoan orain arte COVID-19ak hildakoak 352.273 dira. Horietatik Eurpak nozitu ditu heriotza gehien, 169.610, ondoren Ipar Amerikak 116.677, eta askoz atzeragotik datoz Hego Amerika 33.981ekin, Asia 28.253rekin, Afrika  3.613rekin eta azkena Ozeania 124rekin.

Testeaturik ofizialki kutsatutzat zenbatutakoak mundu osoan 5.688.516 dira eta honetan parean doaz Europa (1.934.120) eta Ipar Amerika (1.930.443). Asian 1.006.573 kasu daude, Hego Amerikan 686.365, Afrikan 121.547 eta Ozeanian 8.747.

Osasunerako Munduko Erakundeak ohartarazi duenez, orain COVID-19aren epizentroa Ipar eta Hego Ameriketan dago, Europan gaixotasuna kontrolatzen ari diren bezala bi kontinente horietan abiada handian ari delako zabaltzen bereziki Brasil, Peru eta Ekuadorren, baina baita zenbait herrialde txikiagotan ere. Eta AEBetan oraindik ez da ikusten izurria kontrolpean daukatenik.

Erreferentziatzat balio lezake egun bakar batean kopuru nagusiek egindako mugimendua. Maiatzaren 27an, asteartea, Europak 16.085 kasu berri aurkitu ditu eta 1.086 heriotza zenbatu. Ipar Amerikak egun berean 24.178 kasu berri zenbatu ditu eta 1.144 heriotza. Hego Amerikak, 27.527 kasu berri eta 1.286. Atzo munduan heriotza gehien eduki zuten bi herrialdeak Ameriketakoak dira: Brasil 1.027rekin eta AEB 774rekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude